XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Xiberoko enpresa mintegia, lagüntza handia enpresa gazteentako

Irabarneko herri elkargoaren mintegiak bere presentatzia egin dü. Orotarat 6 enpresa edo egitüra edireiten ahal dira. Parada horien ezagützaren egiteko, eta aste huntan egünoroz baten presentatzea eginen dügü. Egün Benoit Etcheto harginarren enpresa ‘carrelage etcheto” izenekoa aipatzen dügü. Bada orai urtea plantatü dela, eta bere aktibitatea ederki handitü da. Benoit Etcheto:

Odace elkarteak  langüne partekatü dozierran aitzinatzen da, partikülarzki basabürüan!!

Odace, Xiberoko ekonomiaz interesatzen den elkartea, kanbiamenak ezagütü dütü azken hilabete horietan. Frantxina Laborde azken urte horietako langilea joanik, bere ordezkaria txerkatü dü elkarteak eta Lisa Haure haütatü dü. Dinamika horren jarraikitzera dü helbürüa, bi xede gotorrekin: Gaurko Egünaldi hortako hitz ordü inportantena gaur 7tarik goiti eztabada mintzaldi batekin, Barkoxe bizi, Etxe gazna eta Trebatu elkarte eta kooperatifekin besteak beste Lisa Haure elkarteko langile berriarekin mintzatzeko parada:

Mauleko komertxantek mudako  gaüaldi bat antolatzen düe !

Helbürüa beti berra da, komertxanten elkartearen biziaztea eta animazione baten proposatzea Xiberotarrer. Düala hamar bat urte jadanik halako gaüaldia plantatü zen arrakasta eder batekin Urrietaren 6an Maule baitha zinema salan izanen da hitz ordüa 20 bat arropa eta apaintze komertxantek parte hartüko düe gaüaldi hortan Ondotik püblikak gustüko düan arropak haütatzen ahalko dütü Argazki egile bat hor izanen da sare zozialetan argazki ederrak agert ditian Hitz ordüa neskenegünean 8tan Maule Baithan

Xiberoko Ertech enpresa lehena!

Lophitz taldeko Ertech enpresak bere lehen triporteur-a saldü dü! Orai arte petroximia edo beste sailetako piezak egiten bazütüen, bide berri bat abiatü dü Frantzian aitzindari bilakatzez. Lehenak dira kargak eramaiten ahal dütüen 3 errotako pirripitak egiten, jakitez bizikleta horik aija üngüratzen direla eta bateria bat badüela. Audela, 300kg-ko erremorka bat lotzen ahal zaio pirripitari. Ramuntxo Krizti Ertech enpresako ingeniür-a :

Azia elkarteak ere bere sartzea egin dü!!

Eta berrikuntza hanitxekin: Xiberoko ekonomia eta gazteen xedeak builtzatü nahi dütüan elkarteak langile berri bat badü!! Enplegüen libürüko xedean lan handia eraman ondotik, Elodie Recaldek bere kargüa üzten dü. Etienne Jalladeau Langile berriak lekükoa hartzen dü arren, eta libürü edo gida horren hedatzea izanen da helbürüetarik bat. Kideak higatürik beitira ere, lan talde eta gulegoaren berritzia egin nahi dü. Hartakoz ebilaldi egünelibat antolatüko dütü besteak beste Elodie Recalde eta Etienne Jalaldeau:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan