XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Azkenean Agerriak bere bortak zabaltüko dütü

Mauleko Kontseilüa igaran ostiralean egin zen. Bazkoko hitzemanik, azkenean üztaila honen 10ean dütü Agerriak bere bortak lehen klienter zabaltüko. Lehen ürrats batetan, 12 logela prestik izanen dira. Egoiliarrer, goizanko askaria emanik izanen bazaüe, larrazkenean baizik ez da jatetxea zabaltüko. Bai eta, ontsalaz, beste kanbera zonbait ere. Haatik, Agerriaren geiak hautsak harrotü dütü Mauleko Kontseilüko bilküran, oposizioneak aüzapezari ogen eman beiteie herriko langileen Agerrian enplegatzea, hau arauezkanpo delarik. Azkenik, üztaila honen 8an, Agerrian egin diren lanen bisita egiten ahal dateke. Mixel Etxebest :


Louis Labadot :
Üdan ere bada gaüza hanitx badira egiteko San Martiko Harrian!

San Marti Harriko üdako sasua üztailaren 13an abiatzen da Pass berri eta errota lodietako pirripita edo bizikleta elektriko berri batekin. Lou Pass’ izeneko sartzeari esker, 15 eurorentako, San Marti Harriko libertimentüetzaz gain, üngürüko jatetxe eta kültüra hitzordüetara joaiten ahal dateke, 6 egünez. Aste batetako Pass horrez gain, beste bat badate sasu osoarentako, 30 eurotan. Libertitzekoen aldetik, üsatüzko trotineta, telejargia, jauzteko güne, lerratzeko tresnak, bai eta, aurten lehen aldikotz, errota lodiak dütüan pirripita elektriko bat proposaturik date. Libertitze horik oro agorrilaren 27ala artino badirateke. Marina Davances komünikazione ardüradüna :

Turisma sasu hona izan zen igaran urtekoa

Xiberoko Turisma Bülegoaren biltzar nausian, 2016 ko sasuaren bildüma hona egin da eta aipagei nausietan izan da Eüskal Herriko Turisma Bülegoen bateratzea. Aro honari esker, 2016ko sasua ezinago hona izan da eta Domesantore artino lüzatü da. Kakuetako arroiletan, la Verna leizean, Ospitalepeko elizan, bai eta Maulego gaztelüan ere sartzeak emendatü dira. Üda hontako, aldiz, esperantxa honak dira, zeren eta, bedatse hona izatez, sasua goizik abiatu da. Aurtenko berritarzünetan, VTT elektrikoek arrakasta badüelakoz, ützüli handi bat proposatüko da, bai eta olhen ützüli bat ere hoinez, lagüntzale batekin. Bestalde, Eüskal Herriko Turisma Bülegoek bat eginen düe 2018ko urte ondarrean eta horrek gogoeta handi bat ekarten dü, bai eta zonbaitentako arrenkürak ere. Pierre Etchemaite Xiberoko Turisma Bülegoko ardüradunaren ustez, antolakatze berri hortan, Xiberoak badüke lekü inportant bat:


Jean Otazu züzendaria :
Iratin üdako sasua abiatü berri da

Maiatzeko zübier esker, Iratiko etxolentako > sasua ezinago ontsa hasten da. Gaine hartara agertzen diren jenteak üngürünetakoak dira üsüan, xiberotar, baxenabartar, kostaldeko, Hegoaldeko eta Landesetako. > Iratik arrakasta biltzen dü bürüaren hüsteko güne egokia delako. Ez da ez telebista ez eta wifirik han edirenen. Iratiko joanazleen ustez, ildo hori etxeki behar dü güneak. Esküalde hau biziaraztea eta xokoen ezagütaraztea dü helbürü Iratik. Hortarako, ihizlarien federakuntza eta LPOTxorien Zaintzako Ligarekin alkarlan bat eramaiten dü. Beste sail batetan, bizikleta elektriken lagüntzarekin bazterren ezagützeko parada ere eskentzen dü. Urte osoan 13 jentek lan egiten düe Iratin. Xehetarzünak Josy Arossagarayrekin:

Etxalde alkarteak hontarzunak txerkatzen dütü. Jakitez hainbat herritarrek nekeziak dütüela, 40 kide dütüan alkarteak, bizigien merke alokairatzea du xede. Ez zaitzolarik eskentürik, Etxaldek merkatüan erosten dütü. Alkarteak ez dü sos irabazteko xederik. Orai artino, bere eremüa Xiberoan balin bazen, oraitik aitzina Ipar Eüskal Herri osoala hedatü nahi da.
Beñat Etxebest alkartearen eramailea :