XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

"Ez da posible!"

" Ez dügü EHa hortara bilakatzea ützi behar !"

Neskenegunean  euskal alkargoak 2021etik 2026a arteko PLH edo Leküko etxebizitza plana bozkatü dü !

159-k alte bozkatü düe, 7-k kontre eta 42 abstentzio.

Etxalde alkarteko Beñat Etxebest:

Hori dela eta azaroaren 20an Baionan manifestaldi bat antolatürik date "etxebizitza oroen eskübide/züzena da!" lemapean.

 

Agerriako lür batek eztabada sortzen dü Mauleko kontseilüan

Mauleko kontseilü bizi bat astelehen hontan ! Agerriako gora beherak berriz ere aipatürik izan dira. Oraikoan Agerriako lürretan egin nahi diren eraikuntzak salatü dütü oposizioneak. Beste aipamenetan, lüzaz pusatürik izan diren Maule gaineko lanak azkenean eginen dira « petite ville de demain » planari esker, horrek erran nahi dü 2024-2025entako urrentzea aitzin ikusten direla.
« mauléon terre d’accueuil » alkarteari esker migrante elibati batzarri eginen dela jakinarazi dü ere Mauleko herriko etxeak :

Louis Labadot aüzapeza:


Beñat Elkegaray :
Didier Aguerre gaur xiberoko botzan

20 urte presontegian igaran ondotik, uda hontan libratürik izan da.

 xiberotar presune politiko bakotxa zen

 Orai Pagolarra bere herrian sarturik da

Parada hortan, oren bateko emankizun berezi bat proposaturik da gaur Euskal irratietan 7 etarik 8 orenetara.

 Hortan, bere bizia, ikusi dutuan kanbiamenak, bena beste aipamen franko barnatuko dira

 Zuzenean izatez behazaleek deitzen ahalko düe emankizun hortan parte hartzeko, galdoen edo oharren helaraztez

Didier Aguerre: 

 

Emanaldi osoa emankizun tartean edireinen duzue edo ere https://www.xiberokobotza.org/emankizuenak/4442-didier-aguer-xiberotar-preso-politiko-ohia klikatzez.

 

Previous Next

1520an idatzirik izan ziren "xiberoko üsantxak" edo 'coutumes' delakoak.

Hori dela eta Xiberoko Botingoa (zindikatak) eta Ikerzaleak alkarteak mintzaldi gaüaldi bat antolatzen düe

Jean Christophe Arrayet:

Hitzordüa ostiral arrats hontan Urdiñarbeko herriko gelan arratseko 7etan.

 

 

Orhi pünta zikintürik izan da!!

Frantziako neofaxista saldo batek burduinazko kurutxe bat ezarri du Orhiko bortüaren pünta ala tinian .

 Croix Citadelle deitzen den talde hunek bere facebook bezalako sare sozialetan agerrarazi du

 “Frantziaren burujabetzaren” nahikuntuaren erakusteko plantatu duela kurutxe hori erraiten due

Eskuin muturreko talde hau Frantziako gainti Nazionalistarekin loturik da

Neskenegunean  ezarririk izan da kurutxea, bena jadanik porrokirik  izan hantik igaran diren ezezagun elibaten ganik

Larraneko merak, entzunen duguna ondoko berrietan, bere kerexüa eta tristezia jakinarazi dü “orhiko txoriaren libertatearen sinbolo” bat delakoz bere ustez orhi pünta

 

Jean Dominique Iriart Larraneko mera: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan