XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Ipar Eüskal herriko gaztentako informazioa sortü gazteek eginik !

“Bada” hedabide berriaren xedea hori da. Ürrietaren 19an sortü zen eta sare sozialetan aktüalitatea partekatzea erabaki dü.

Ipar Euüskal herriko 3 probintzietan 10 bat lagüntzaileek informazioa biltzen düe.

Momentüko Xiberoan Leire Casamajou korrespondente bakarra da. Xehetarzünak partekatü deizkü :

Previous Next

Kalitatezko osagarri zerbütxü batentako : EH Bai-ek Mauleko ospitalea beste Ipar Eüskal Herriko ospitaleekin lotzea galtegiten dü !

Orhitarazteko, iragan maiatzean, Mauleko ospitaleko zaintza batzordeak, Olureko ospitalearekin züan züzendaritza partekatüaren hauxtea deliberatü züan.

2021 undarra arte badüe züzendari berri baten atzamaiteko.

Mauleko ospitalearen küdeatzeko züzendari berririk agertü ez denokoan, Paueko ospitaleak dü joanarazten.

EH Baiek, lürraldearen muzte administratibo desegokia salhatzen dü.

Mauleko ospitalea « Maule-Xiberoa »  lürralde alkargoan izateko partez, « Nafarroa-Euskal Kosta » lürraldeko ospitale alkargoan izatea galtegiten dü.

Egoitz Urrutikoetxea :

Previous Next

Euskal alkargoak Xiberoan « galtozkako harat-honaka » abentüaren 4ean abiatüko da.

Euskal alkargoko bürüa eta beste hainbat ordezkari hor ziren.

Zerbütxü berriaz gain Maule Agerriako aferaz galto egin deiogü Jean René Etchégaray alkargoko presidentari:

Harat Honakaz xehetarzünak oro Christelle Mange Sohütako merarekin:

 

 

Herri existentziakoak Maulen züen aste ondarrean

Neskenegun hontan 30 bat jentek parte hartü düe Eneko Bidegain idazle eta ikerlariak, eta Asisko Urmeneta marrazkilariaren Herri existentzia izeneko mintzaldiala. Herria libratü nahi düan taldea da hau, eta mintzaldi horietan nola egiten ahal den esplikatzen düe. Borroka armatüa ez dela ebili ikusirik, proposatzen düena da gaüzen eraikitzera, ikastolak, gaü eskolak, laborantxa kanbera eta beste hanitxetan eginik izan den bezala. Adibide gisa wikipedia Frantses edo Espanol bertsioneak ahal güntüke üzten eüskal artikuluak hobeki eginik baldin badira, eta wikipedian bakotxak sortzen ahal dütütugüla artikuluak erraiten düe.

Asisko Urmeneta :

Eneko Bidegain :

Mintzaldia osorik :

Previous Next

HERRIEXISTENTZIA taldeak, Euskal Herria nazioak bizitzen düan ahülezia geroz eta azkarragoari bürü egiteko, norabidea finkatü nahi dü Eüskal herritarrekin.
Gogoeta eta eztabaida piztü nahi da Maulen aldi huntan, askatasünealat eraman bidearen sortzeko.

2021eko bedatsean, hitzaldi ziklo bat antolatu züen, Senperen, Hernani eta Gasteizen, eta publikoaren interesa ikusirik, beste herrietan pausatzen jarraiki düe.

Asisko Urmeneta eta Eneko Bidegain-ek mintzaldi hori animatüko düe Mauleko zerbütxü güneko IRATI gelan.

10ak eterditan abiatüko da goizaldia, eta izena herriexistentziako helbide elektronikoan igorten ahal da, parte hartü gei badüzüe !!!

Asisko Urmeneta :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan