XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Maule Agerriako auziak aitzina jarraikitzen dü!

Ohitaz dezagün epaitegiak Agerriako 2 arra hartze proposamenetarik Euskal alkargoarena züala haütatü.

Horren salatzeko "Agerriako lagünak" izeneko alkartea sortü eta astearte hontan 30bat jente poloko jüntala joan ziren beren ezadostarzüna erakusteko.

Hori dela eta poloan eztabaidatü eta arrapostü emanen zuela erran züen.

Hortako Jean Marc Baranthole eta René Queheille Xiberoko Botzala jin zaizkü arrapostü emaitera.

 

Previous Next

 

Hori dü anunzatu Emmanuel Macron lehendakariak azaroaren 9an.

Frantses hedabidetan zabaltü da ideia zentral nuklear ttipiak izane zirela SMR izenekoak.

KOmunikazionea ez da argi izan.

Alde batetik, eraikirik izanen diren erreaktoreak EPR izena düe eta egiten diren erreaktore handienak dira.

Bestalde, ez da xede berria duala 10 urteko projeta beita.

Momentuko ez da finantzatzeko planik, imbestizatzaile pribatüek ez beitüe haboro nuklearran sos eman nahi, energia berriztagailuak merkeago beitia.

Hartako estatuak dutu zentral berri horik sortuko, herritaren legarrekin.

EPR horiek sekulako arrenkurak sortzen dutue, ez beitia ontsa eginik eta isurtze nuklear larriak sortzen dutue. Frantziak momentuko 58 erreaktore aktibo dira eta haien %70a estatuak dutu finantzatzen.

« le nucléaire, c’est fini ! » liburua idatzi duan Fleur-ek hori esplikatu deikü :

Tzilintzau diren Mauleko ospitaleko langileak ezinbestean dira

50 jente bildü dira Mauleko ospitalean aitzinean ostegün arrestiri huntan

Mauleko ospitaleko 8 langile baratzen dira pikotatürik izan gabe eta tzilintzau hots lanean ari gabe.

Hots , Bi hilabete lanik eta hilabete sarik gabe…

Audela, aitzinetik eginik zütüen oren gehigarri eta RTTak ez dütüe arrabiltzen ahal.

Arrestiriko 3 orenetarik goiti Mauleko ospitaleko üngürüa egin düe beren kerexüaren jakinarazteko eta hitz ordü baten galtatzeko züzendariarekin.

 

Han ginen:

Previous Next

Iragan asteartean epaitegiak deliberatü züen Mauleko Agerria Euskal Hirigune Alkargoaren eskü üztea eta beste proposamena baztertzea.

Deliberoa eta egiteko manera salatzeko alkarte berri bat sortü düe "Agerriako Lagunak".

Sébastien Challa:

Daniel Daraspe:

Hitzordüa asteart arratsan 8tan Urdiñarbeko plazan.

Giltzak: ,
Previous Next

Neskenegünean arrestiko 3 orenetan Baionako karrikak beteko dira alojamentüaren espekülazioari ez erraiteko !

Azken hilabetetan üsü aipatzen den arrenküra da : saltzen diren etxen eta alokaidüen prezioak azkarki goratzen dira, etxe hüts paketa dütügü karriketan eta bigarren etxebizitza geroz ta haboro ikusten.

Kostaldian problematika hortaz hanitx mintzatzen balin bagira ere, xiberoan ber arrenkürak dütügü.

Manifestaldia aitzaki gisa hartürik, Jean Pelle Iriart Aloze Ziboze Omizeko merarekilan mintzatü gira. Xiberoan arrenkürak zoin ziren, herriko etxeetan ze tresna baliatzen ahal zen eta herri alkargoan denbora horietan zertan zen etxebizitzaren problematika esplikatü deikü :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan