XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mauleko Agerria Baionan aipatürik!

Mauleko agerria Baiona-arte aipatzen da !

Oraikoan euskal elkargoako bürüa den Jean René Etchegarayek elkibide bat proposatzen dü, euskal elkargoaren bidez

Louis Labadot Mauleko merarekin prentsaitzineko bat etxeki düe Baionan

Zer erranik izan den entzüten dügü :

Previous Next

Akziodünetan diren 15 entrepresabürüek eta 30 akziodün pribatüek deitürik, 120 pertsona hüillantü ziren Agerria SEM-aren aipatzeko igan astehartean. Louis Labadot Mauleko mera ez zela hor azpimarratü behar da.

Bilküra hortarat deitü züen, ohartü beitira komertsio funtsa salmentan ezarririk izan dela. Bestalde, Agerriaren  mürrüak ez direlarik saltzeko, jakin düe Bordeleko 2 promotore bisitatzera izan zirela.

Akziodünak aserik dira komünikazione eskazaz. Bestalde, erabakitzetan orekatürikago izan dadin ere galtegiten düe.

Hartako, SEM batetarik SCIC batetarat igaitea proposatzen düe. Modela hortan ez lüke haboro Mauleko herriko etxeak  gehiengoa. 4 taldek ber heineko botza balüküe. Horietan herriko etxeaz gain, Sos ekarri düen entrepresen, akziodün pribatüen eta agerrian plantatürik direnak (ostaleak eta laborariak).

Michel Etxebest llabür : 

Michel Etxebest alkarrizketa osoa: 

EHbai eüskal mendian irabazteko esperantxarekin!!

1.üngürüan Pepela Mirande eta Annick Trounday nausitü baziren 1.400 boz habororekin, zentako irabazteko esperantxa düen eta zentako abstentzioa hain gora izan den (%53) esplikatzen deikü EHbai'ko Anita Lopepe'k:

ez da izanen eskerreko aliantzarik

Ezetz ! Euskal bortüko kantonamendüan, Komünistek ez düe eh baien alde bozakatzeko ürratsa galdeginen beren süstengazaleer

Hüllan ehüneko 11ko emaitzarekin Xiberoan, departamentüko bozken emaitzetaz botzik agertü dira

Goiz huntan (asteazkena), jakinarazi düe, esküinaren kuntre badira ere, ez düela Eh bai bozakaraziko

Arrazo ofiziala da eh baiekoek ez dütüela süstengatü Xiberoko poloko animazale izateko, eta Jean Marc Baranthol Pepela Miranden süstengazalearen alde joan direla

Eskualdeko bozkentako aldiz, Alain Rousseten alde bozakatzera deitzen dütüe beren süstengazaleak

Jean Patrice Bassano: 

Previous Next

Departamentüko bozetan, eüskal bortüan, JP. Mirande eta Annick Trounday nausitü dira bozen %52rekin. %50 gaintitü badüe ere, zerrendetako (inscrit) %23.3en bozak dütüe, eta %25a beharrezkoa da lehen ützülian berean igaiteko.

Jean Pierre Mirande:

EHbai'ek %37a egin dü, arren 2. ützülian date; Frantxoa Camus:

Komunistek %11 egin düe eta %12.5a egin behar züen 2.ützüliala igaiteko; J.Patrice Bassanot:

Azpimarratzekoa heben ere abstentzioa %53koa izan dela.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan