Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Bertso kronikak
Emankizüna

3 urte Xiberoak telebista bat badüala
Artxiboan



Montpellier Agro Sup eskolako ikasle zonbaitek 15 egün Xiberoan igaran düe, laborantsaz ikerketa baten eramaiteko. Maulerik Ligi artino etxez etxe joaitez, inkesta egin düe. Aitzinetik haütatü gabe, berrogei laborarien gana joan dira laborantsa eta hazkuntz mota ezbardinen ikertzeko. Ikasleek urte bateko formakuntza bat jarraikitzen düe, garapen aholkülari izateko. Beren formakuntzako metodologia baliatu düe heben bürütü düen inkestaren eramaiteko. Erran deiküenaren arabera, orohar, frantziako beste bortüko eskualdeer konparatüz, hebenko laborantsa orano zinez bizi da. Etxalte hanitx atzamaiten da, alkarlana ageri da eta alkarte mündüa garatürik da. Baliatü düen metodologiaren erabilteko interesatürik agertü dira jadanik, etxalte ttipien geroaz gogoetatzen düen hebenko egitüra zonbaitekin.

Iragan neskenegünean, "Artzainen eraistea" ospatü da Ligin. Ardi saldo andana bat ikusi ahal izan da bortütik iraisten. Orotarat, 2 500 ardi bazen eta tzintzarrada ederrak ezagün ziren. Denbora ebitsü izanik ere, jenteak Bouchet ostatüaren aitzinean bildü ziren ardi tropen so egiteko eta gozatzeko. Arrestiriko animazioetan, botülüze partida, erakusketa eta filma baziren. "Artzainen eraistea " ürrentü da gaüan axurki aihari batekin eta giro hoberenean. Artzain zonbaitentako bortütik eraistea memento hunkigarri izan da, lau hilabeteko bortüko sasua ürrentü beita eta ziklo berri bat arrahasten beita.

IDOKI

Artzainen eraistea
Ahüzkiko artzainen besta ospatü da igande hontan. Goizan besta mezarekin hasi da, ondotik aperitifa eta bazkaria Ahüzkiko ostatüan. Bazter orotan jei paketa beitzen üsatü arrakasta eta jente gütigo bildü düe. Leheneko jokülari famatüak ez badira haboro agertzen jokülari berri eta gazte ikusi ahal izan da. Urte oroz bezala leheneko joküak uhuratürik izan dira : ütürriala artino lasterketa, haur eta nesken lasterka, barraka, zanka gibel, zankarte, jauzika eta hirunazko jauzika.

