Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Potiko Beltza
Emankizüna

Sandra Otten mintzaldia
Artxiboan



Bil ta Garbi sindikatak Sarrikotapean hondarkintegi baten egiteko xedea plazaratü züalarik, herrian Terre Verte alkartea sortü zen. Geroztik, hondarkinen tratatzeko manera ezberdinetaz ikerketa ezberdinak egin dütüe, Frantzian gainti ebiltez. Hortaz gain, berexketa eta sentsibilizazioaz lan bat beno haboro egin düe ; horietarik azkena, düala urte bat hasi zen esperientzia (ikus
Zalgizeko Etxe Gazna gazitegia geroari so da. Xiberoko herri alkargoak eznearen erabilpenaz abiatü düan ikerketa batetaz baliatüko da, dagün urteetan kausitü beharreko helbürüen finkatzeko. Oraidanik berriz, gazitegian tenperatüra eta hezetarzüna küdeatzen düan tresneria berritüko düe, hobeki lan egiten delakoan tresna modernoekin. Azkenik komertzializazioari ere pentsatzen ari dira, eta kalitatea prezioen arteko oreka atzamaiteko lan talde bat sortüko da.
Ahüzki gainean, Nabolegi olan, ardien jeisteko tresna berri bat ezarri düe. Holakorik ez beita üsü ikusten bortüan, harat joan gira mikro eta kamera batekin. Pierre Jaragoien laborari Altzükütarrak, beste laborari batekin eta artzain gazte batekin, 300 bat ardiko saldoa badüe gain hartan. Esküz jeistez beno, erran gabe doa, hanitxez denbora gütiago behar düe orai. Horri esker, bortüan gazna egiten ahal düe etxalteko lanak egitez. Erran behar da ere bortüan holako tresneriaren ezarteko sos lagüntzak handiak direla (% 70 eskualdeko kontseilüa eta kontseilü orokorretik, % 20 xiberoko sindikatütik). 


Artzainak Xiberoko enpresa taldean sartü da berriki Lagarde, Bordelen erosi berri düan enpresa. Apirila hatsarrean hasi dira lanean 9 langile GEMA enpresa ohiaren egoitzan. "Epareuse" eta "broyeur" delakoak egiten dütü laborantxarentako ala DDEarentako. Lagarde markak zütüan hitzarmenekin jarraikiko düe Xiberotik, Khun edo Vicon bezalako marka ezagüner tresneria saltzez. Piezak kanpoan eginarazten dütüe, eta Maulen muntaketa lanak egiten. Urtean 250 tresnaren saltzera heltü nahi lüküe, eta ahalaz laster langile berrien hartzera ere. Artzainak taldeko ASMA enpresak, bestalde, tresna berriak asmatü behar lütüzke eta Lagarde enpresari eginarazi.




Berrogaineko laborantxa lizeoko ikasleek Europass deitü diplomak üken dütüe aste hatsarre hontan. Lizeoak antolatürik, Nafarroan eta Irlandan izan ziren ikasle zonbait ikastaldiak egiten, eta Europass izeneko diplomak ofizializatzen dütü lan egün horiek. Lan mündüan sartü beharko direlarik, ikastaldi horren agiria erakusten ahalko düe. 

