Berriak

Eüskal herrian hanitxek beren baratzea egiten düe.
Baratze horietan, üdan üxüenik atzamaiten diren baratzekiak dira tomateak eta piperrak.
Aurten tomateak berantean dira izan den hur mentsaren gatik.
Mathieu Jaragoyhen Lexantzüko hazi egilearen ganat hüllantü gira haren aholküen ükeiteko :
Aurten ere Atarratzeko besten lehen egünaren kari Gazna feida antolatürik da.
40 urte ospatürik dütüan feida honek 40 bat gazna egile eta ekoizle desbardin jinarazten dütü Atarratzera egün osoarentako.
Egünean berean gazna lehiaka bat bada 4 kategorietan: etxeko ardi gasna, bortüko ardi gasna, behi gasna eta ahüntz gasna.
Etxeko ardi gasnaren mailan, azken bi urtetan Barkoxeko Etxebarne anaiek due irabazi. Heia 3. Txapela atzamaitera heltüko diren.
Eta azken urtean belar eta ardail lehiaka bat bazen ere, laborariek haien lürretan pusatzen den belarraren kalitatearen neurtzeko.
Aurten ez date gazna egiteko erakusketarik bena beste animazione pentsatürik düe. 5etarik goiti pelota partida eta arratsean Altzükütarrak taldea entzüngei beitirate.
Arnaud Etxebarne:
Aste hontako HOSTOKADA emankizünean Michel Arhancet-ek Axuria kooperatibaren sortzea kuntatzen deikü ..
Maider Hoqui, Atharratzeko Michel Arhancet sorzaleetan zen laborari erretretatüarekin mintzatü da :
Barkoxe bizi alkarteak « astebürü baserritarra » izeneko egünaldiak antolatzen dütü agorrilaren 12 eta 13an.
Ostirale gaüez Coralie Artano-k bere tesia presentatüko dü. Laborari mündüan jakitaten transmizioneaz eztabaidatzeko parada badate.
Neskenegünean aldiz Barkoxeko karrika eta Maidalenako kartielan kurritüko zide, barrikada gisako ebilaldi batetan. Ahalaz bizikletaz kurritzea aholkatürik zaizüe.
Eküragüne bakotxean leküko laborariak, haien ekoizpenak bena ere kümitak : izan Buru Beltza alkartea, Andere Nahia edo orano Sauve qui Poule kolektiboa.
Egünaldia plazan ürrentüko da 7ak30tan herriko dantzariak, burger eta ardoarekilan.
Izena aitzinetik eman behar da izan egünaldiarentako edo gaüaldiarentako. Barrikadentako 5euroko lagüntza galteginik izanen da.
Pollo Pinque:
Martinika eta Guadelupan bananatze lantaketetan baliatürik zen chlordécone pestizida-z dokümentala Barkoxen.
Orai debekatürik den chlordécone horrek , animaleko arrenkürak ekarri dütü, bai lür eta hurrren kozatzean, bai eta ere bizizalen osagarrian.
Lotüra eginik da kolonizazioneari ere, bananatzeak Frantzialat exportatzeko lantatürik izan beitziren.
Dokümentalan pestizida horrekin lan egin züen laborantxa langilen, oraiko laborariak, militanteak, ikerlariak eta herritarren lekükotarzünak badira.
Hitzordüa Barkoxeko Txapelako eskola ohian gaüko 7ak 30 tan, ondotik janari parekatzea elhestatzez, Noémie Dijon dokümentalaren muntazalearekin.
Noémie Dijon:
