Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Kalitatezko aragi bat, euskal herritik horra dena.
Hori da « herriko » alkartearen indarra eta proposatzen den huntarzüna .
2013tik geroztik jüntatzen dira 300 bat laborari eta kartieleko aragiaren saltzeko eta ehaiteko enpresak .
Euskal herrian sortürik, hazirik eta ehorik diren kabalen aragia saltzen dütü alkarteak.
Dagün astelehenetik goiti aragiaren astea proposatzen düe hebenko aragiaren promozionearen egiteko.
Hortako ipar Euskal Herriko eskoletan eta jatetxetan herriko aragia proposatüko da , ezagütarazteko helbürüarekin
Iban Faltsa "herriko" alkarteko sekretaria:
Gohetxean laborariak biltzen dira beren kalitatezko muzkinen xüxenka jenter saltzeko: aragi, gazna, tisane, edari, ogi, baratzekiak atzamaiten ahal dütützüe besteak beste.
Laborari talde hortarik dinamika berri bat partitzen ari da, hitzordü desbardinak antolatü nahi dütüe laborantxaren üngürüan jentekin mementoen eta gogozketen partekatzeko.
Igaran asteazkenenan "Décolonisons l'écologie" dokümental bat hedatü düe, hortan Martinikako banana lantaketetan erabilik izan den chlordecone pestizida aipagei zen, eta ekarri dütüan iraultza ekolojiko eta sozialak. Esperantsa zen bezala eztabada piztü dü gei honek.
Antolatzen düen ondoko hitzordüetan, Gohetxearen aitzinean tinta handi baten egitea, edo bai eta ere abentüaren 7an, Bresileko “mouvement sans terre” taldeko bi militanteen errezebitzea. Hortaz xehetarzünak emanen deitziegü ondoko asteetan.
Asteazkeneko gaüaldian ginen, lekükotarzünak bildü dütügü:
Horri bürü egiteko laborariak CUMA alkarten bidez biltzen dira.
Horri esker beren ahaletan ez diren bekanikak erosten ahal dütüe eta alkarlanean partekatzen dütüe.
Departamentüan hüllan 400 CUMA alkarte badira eta CUMA bakotxak biltzen dütü hogei bat laborantxa.
Iragan ostegünean CUMA egünaldi bat Gameren antolatürik zen.
Ikustera jinik ziren laborarien artean paseatü gira:
Alkarrekin Gamereko CUMAren lehendakaria:
CUMA 640 eko lehendakaria:
Oskaxeko saretegietala eramaiten zütiegü Beñat Etxeto-rekilan:
Hori dü salatü dü astelehenan Santa Grazin Jeunes Agriculteurs (JA) sindikatüak.
2023tik goiti, Esküaldeak laborari gazteer emaiten diren sos lagüngoak (DJA izenekoak) beste maneraz partekatüko dütü.
Ordokietan sos haboro eman nahi dü eta bortüko eremüetan gütigo.
Hervé Chuburu Arospideren Santagaztarraren adibidea hartü düe apaltze horren erakusteko.
JA sindikatüko Iban Pebetek zer kanbiatüko den esplikatzen deikü:
Hervé Chuburuk bere etxaltea aipatzen deikü:

