Previous Next

Iruriko Gohetxea saltegi batetarik harat !

Inprimatu

Gohetxean laborariak biltzen dira beren kalitatezko muzkinen xüxenka jenter saltzeko: aragi, gazna, tisane, edari, ogi, baratzekiak atzamaiten ahal dütützüe besteak beste.

Laborari talde hortarik dinamika berri bat partitzen ari da, hitzordü desbardinak antolatü nahi dütüe laborantxaren üngürüan jentekin mementoen eta gogozketen partekatzeko.

Igaran asteazkenenan "Décolonisons l'écologie" dokümental bat hedatü düe, hortan Martinikako banana lantaketetan erabilik izan den chlordecone pestizida aipagei zen, eta ekarri dütüan iraultza ekolojiko eta sozialak. Esperantsa zen bezala eztabada piztü dü gei honek.

Antolatzen düen ondoko hitzordüetan, Gohetxearen aitzinean tinta handi baten egitea, edo bai eta ere abentüaren 7an, Bresileko “mouvement sans terre” taldeko bi militanteen errezebitzea. Hortaz xehetarzünak emanen deitziegü ondoko asteetan.

Asteazkeneko gaüaldian ginen, lekükotarzünak bildü dütügü: