XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Hogei urte, adin ederrean ospatüko dira aurten "Basabürüko Ihauteriak" barantailaren 26an Atharratzen. Urte oroz den hitzordü nausian, ez da düdarik jenteak bildüko direla. Berritarzün handirik ez edizione berri hontako. Goizanko 9.30tan hasiko da egünaldia "Xiberoko Lasterka"ren abioarekin. Ondotik besta eta ihaute giroa nausia date Basabürüko hiribürüan. 10.00tarik goiti Laure Gomez artistak pintüra tailerra proposatüko dü haurrer, 12.00tan Atharratzeko dantzariak agertüko dira, ondotik züntzür bustitzea eginen da. Arrestiriko 16.00tan hasiko da üsatü karrika üngürüa, müsika eta talde frankoek alegeratürik. 17.00tan bazterren harroarazteko ikusgarria plazan date eta Zanpatzarren epaitzea.

Entzün Joana Arhantcet "Basabürüko Ihauteriak" alkarteko kidea : 

Bereterretchen Khantoria orano kantatzen den Eüskal-Herriko kantore zaharrenetarikoa, pentsatü beno zaharrago leitekeala. “Bereterretchen oinatzak” izenpean egin den ikerlanaren araberan, kantore honen lehen bertsuaren melodia posible lizate, 4 gerren menteko “Jam Christus astra ascenderat” Pentekoste egüneko himnoan oinaritürik izatea, azken hau 15. menteko Xiberoko eliza kantore ezberdinen bidez jin ahal leiteala. Hau da berriki Durangon presentatürik izan den “Bereterretchen oinatzak” lanak süstengatzen düan tesiak. Dizka llabür bat plazaratü dü Khantoria taldeak eta hebentik aitzina kontzertü-hitzaldiak eskentüko dütü lan horren presentatzeko.

Entzün Ander Berrojaljiz Khantoria Taldekoa : 


Entzün eta ikus Khantoria taldea Bereterretcheren oinatzak bideoan : 
{youtube}iB-rEOwVYY4{/youtube}

Balanziagaren müseoaren bijitatzera eramanen gütü Art Bizi alkarteak. 2012ko egitaraua presentatü düe alkarteko kidek. Urte oroz, elkaldi bat edo beste antolatzen düe eta aurten, Balanziagaren müseoala kümitatzen zütüe, azken hau arropa sortzaile handi bat izan zen eta bere arropak ikusgei dira martxoaren 10an eginen den elkaldian. Bestalde, Kanboko Arnagan beste elkaldi bat izanen da arramaiatzan. Martxoaren 2an, alkarteko artisten obrak ikusgei izanen dira Irabarneko jauregian borta zabalen kari. Azkenik, elkaldiak taldeka antolatü nahi dütüe eta gazteer ikastaldi bat eskentüko düe apirilako bakantzetan. Ohartarazirik da alkarteko bortak nahiant güzier zabalik dela, astearte eta ostegün arrestiri oroz. Xehetarzün güzientzat xüxenka alkarteko kideekin edo Mauleko kultur ardüradün den Christelle Mangerekin.

Entzün Monika Ügarte Art Bizi alkarteko kidea : 

«Gartxot, Konkista aitzineko konkista» libürüaren presentazionea egin da Maulen barantailaren 18ean. Asisko Urmeneta eta Edorta Barruetabeñak düe libürü hau idatzi. Filman aipatü ahal izan ez dena, erakurten ahal da libürü hortan. Gei zonbait ere aztertü dütüe bi idazleek, hala nola, emazte koblakarien presentzia 19. mentean edo beste gei. Düala mente bat jadanik, Arturo Canpion Nafartar idazleak, Gartxot ixtoria idatzi züan. Libürü hortaz bermatüz «Gartxot, konkista aitzineko konkista» libürü berria idatzi düe, hatik berezitarzün eta xehetarzün habororekin. Adibide zonbait barnetik tratatürik dira eta iritzi zonbait emanik dira. Bestalde, goxoki eta aisa erakurteko gisan eginik da. Azkenik, Otsail Ostegünak mintzaldiaren kari «Gartxot, konkista aitzineko konkista» aipagei date Donapaleün dagün barantailaren 23an. Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi hor dirate geiaren aipatzeko, mintzaldia Donapaleüko posta gibelean den eliza saihetseko «Hitz-argi» gelan iraganen da gaüko 20.30tan.

Entzün Edorta Barruetabeña libürüaren idazlea : 

Gartxot Egüna ospatüko da barantailaren 18ean Maulen, hitzordü nausia, Gartxot filma animatüaren hedapena datekealarik. Asisko Urmeneta, Juanjo Elordi eta Edorta Barruetabeñaren lan bat da. Arturo Canpion Nafartar idazlearen eleberri bati dira bermatü. Zortzi gerren menteala eramaiten gütü ixtoriak, non eta Erromak eta Cluniko kofradiak erabaki züen, Jondane Jakobeen bideen zabaltzea eta ber denboran latinaren inposatzea mintzaje ofizial bezala, bestelakoak desagertarazi nahiz, eüskara barne. Gartxot eta bere semea Mikelot, konkista honen kontreko erresistentziaren sinbolo bezala agertzen dira, lazgarrikeria agitü arte. "Gartxot egüna", goizetik hasiko da 11etan, «Gartxot, Konkista aitzineko konkista » libürüaren presentazionearekin, bazkari, kantaldi, bertsu poteo eta müsika badate egün osoan, azkenik, arratsan 9tan Maule Baitha zinema gelan, « Gartxot » filma.

Entzün Asisko Urmeneta "Gartxot" filma bizidünaren egilea :



Ikus "Gartxot" marrazki bizidünaren zati bat :
{youtube}W7PsQtgNKP0{/youtube}

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan