XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Hau dük montaje ejerra!! ats ala jintsoia!Rügbi talde zonbaiten füsione edo bateratze sailan, gütün ideki baten bidez, Xiberoko 3 taldeen bateratzea proposatzen dü, Jean Marc Haristoy, Mendikotako errügbi taldearen lagüntzaleak. Mendikota, Barkoxe eta Maulen, geroago eta haboro entzüten da gazteak gütitzen ari direla eta ez dela lüzaz hola joanen. Gütün ideki horren bidez, Jean-Marc Haristoyek gogoeta piztü nahi dü eta xede bat muntatü. Haatik, bilküra zonbait egin balinbadira ez da egingeirik elki eta hori damügarria dela dio. Bere ustez, Xiberoko errügbi eskola bakar bat egin behar da gazteentako, Barkoxe eta Mendikotak, bat egin behar düe eta Maule-ek jarraiki bere sailean. Bestalde, Biarnoko Aramitzeko taldea bateratze gogoeta batetan da eta bere proposamen bat egin deie Barkoxeri eta Mendikotari.
Jean Marc Haristoy :

Hona nolako beldürrarekin bere bürüzagi kargüa ützi düan Jaki Eiheregarrai SAM Pelotakoak. Alta, gainetik soegitez, sail hau osagarri honean dela üdüri dü. Azken sasuan, lau finaletan partü hartü düe SAMko pelotakariek, eta bi txapel etxerat bildü dütüe. Bena arrenküra da, gehitüen gibeletik ez dela segidarik. Eskü hüskan aldiz, berriak hobe dira, Xiberoko Txapelgoari esker gazteak agertzen ari beitira gerogo eta haboro. Neskatiletan palak dü jauzi handia egiten, 6 jokülarietarik abiatürik, egünko egünean 24 beitira. Hala ere, Jaki Eiheregarraiek zioenez, pelotak Xiberoan, jarraikizale güti dütü. Jakinez, Eüskal Herriko kirolaren ikurra dela, penagarria egiten zaio. SAM Pelotak 180 bat lizentziadün dütü…. Ostirale arrats hontan dü SAM Pelotak bere bürüzagi berria izentatüko.
Jaki Eiheregarrai :


Phillippe Duhalde nesken trebazalea :

Eskü hüska, binazkakoen trinketeko Frantziako lehiaka hasten da astebürü hontan. Hiru partida eginen dira Xiberoan gaindi ; Maule-Lextarre-n, Lohitzune-n eta Gaindainen.  Martxoaren 4 , 12 eta 18an. Bi sail badirate, lehen maila, 6 talderekin eta bigarrenean 4ekilan. Halere azpimarratzekoa da paperrean pürü 2 talde besteen gainetik agertzen direla: Ospital- Ducassou buruz burukako 2 finalistak eta Larralde- Bilbao beste 2 erdi finalistak. Lehen mailako finala apirilaren 30ean date Baionan, bestea maiatzaren 7an Milafrangan.
Xehetarzünak Edouard Exilar-rekin :



Nafarroa Maule derbia joan da Nafarroa errügbi taldearen alde, doi-doietarik : 29 eta 27. Nafarroa azkarrago izan da eta Mauletarrek aldiz ez düe aski indarrik ezarri !
Beinat Queheille :


Philippe Hontas :

Atzoko Essor Basque pirripira  lasterkaldiaren azken etapa izigarri ontsa igaran da. Goizan, lehentze, VTT trail izeneko lasterketa bat antolatü düe nornahirentako. Eta hortan 30 bat ekipak parte hartü düe eta emaitza hortaz botzik agertü dira antolazaleak. 180 lasterkarietarik, Kevin le Cunff-ek dü irabazi atzoko etapa zentimetra zonbaitengatik (argazkiari esker irabazlea nor zen xedatü beita). Eta jente hanitx agertü da bide bazterretan, bereziki Larrabileko altapan. Oro har, lasterkaldiaz botzik agertü dira antolazaleak. Igaran igantean etapa bat ezeztatü züen aro txarragatik bena hortaz kanpo denak ontsa igaran dira. Frantzia mailako sasuko lehen lasterkaldia zen Essor Basque.
Christian Bibal, Essor Basque-eko lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan