XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

88 parte harzale eta beti berra aitzinean !!

Louis Dronde " Xübürü" izanen da berriz ere aurtenko faborito handia Mendi tinietako lasterkan . Hari bühürtü nahian, Costes, Foucart eta beste errabiatü hanitx badatekealarik. Kartieleko parte harzaletan, SSV izeneko sail berriak dinamika bat abiarazi dü ere Xiberotar gazteekin. Aurtenkoa, 61.a izanen den Mendi Tinietako Lasterkaldia Maulerik abiatzen da ostirale hontan arrestiriko 15:30etarik goiti. Xehetarzünak Robert Larrandaburu-rekin :

Emazteen mündüko errübgi txapelgoaren ondorioztatzeak, Patricia Carricabururekin

Frantziako selekzioneak hirugerren ürrentü dü Irlandan jokatzen zen mündüko errügbi txapelgoa. Altzürüküko Patricia Carricabürük parte hartü dü ebilbide ejer hontan. Nola bizitü düan eta bere geroaren berri emaiten deikü :

Cyril Barthe Euskadi Murias talde profesionalan sartü da

Euskadi Murias ciclisma talde profesionalak dagün urtean « continental pro » mündüko bigerren heinealat joanen da !! Honek parada emanen deio hein gorako « world tour » lasterkaldietan parte hartzeko. Euskadi fundazio amatür taldeko kide franko hartüko dütüe eta horien artean güti agitzen dena : ipar aldeko bizikletakari bat Cyril BARTHE izenekoa . Jean Claude AGuer euskadi fondazioko kidea eta Cyril Barthe;

Barkoxeko geroak trebazale berriak badütü

Patrick Chabalgoity eta Sebastien Lopez dira aurtenko Barkoxeko geroaren trebazaleak. Iragan urteko sasoa gaitz izan zen Barkoxtarrentako azken leküan eta partida bat baizik ez züen irabazi. Haatik aurten federal3an jarraikiko düe bardin federakuntzari esker. Sasoa nola ikusten düan erraiten deikü Sebastien Lopezek :

Atharratzeko Ziberoa seriuski prestatzen ari da

Atharratzeko Ziberoak hilabete badü orano bere sartzearen prestatzeko !! Setemearen 16an abiatzen badüe beren nazional 2ko txapelketa, bada jadanik hilabete trebatzen ari direla eta bi adiskidantzako partida badütüe eginik. Aurtenko,jokülari berriak, talde berriak edo orano xedea zoin den ahatze gabe neskatilen taldea aipatzen deikü Mathieu Tauzin-ek :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan