XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Rugbi eskola bakotxa Xiberoan!!

Xiberoko hiru rugbi eskolek bat eginen düe üda hontarik aitzina !! « Mauléon Menditte Barcus Xiberoa » izen pean abiatüko düe txapelketa rugbi eskolatik ttaro edo « cadet » heinalat arte. Haatik Mendikotako neskatilek beren aldetik jarraikiko düe « cadet » heinean eta artekoak edo « junior » heinean bi talde : Maule alde batetik eta Mendikota Barkoxe beste aldetik. Jadanik hasirik dira lanean algarrekin eta cadet heineko taldeak klub bederako trebazale bat ükenen dü, hiru koloretako athorra ere bai sortüko da. 30 bat ttaro izanen dira urtearen abiatzeko. Francis Baranthol, Nathalie Arosteguy eta Benat Queheillek xedea presentatü düe prentsari :





Marmissole nausi Xibero trail lasterkaldian

Lantzerra eta lanhoa izana gatik Xibero trail -en 3 gerren edizioak arrakasta handia bildu parte hartzearen aldetik ; hatik so egile guti lanhoa rengatik bazterrak gorderik egon dira egun osoan.! 42 km ko bortu marratoia lehentze egiten zen eta Beinat Marmissolle Atarraztarrak aidez eraman du 4 oren eta 11 mn ; bigerrena, Jerome mirassou biarnesa, 16 minuta berantago heltu da. 13 km ko lasterketa ,Nicolas Apiou ek eraman du oren bat eta 18 mn. Lasterketa hontan lehen xiberotarra 3 gerren da , johane Ajia etchebarne Atarraztarra. Beñat Marmissole:


Marcel Erreçaret:

Johañe Ajia:

Peio Quihillalt:
Mendi martxa Xiberotik igaran zaikü

Euskal selekzioaren aldeko mendi martxak aintzina jarraikitzen dü 17.aldiko. Nahiz eta azken hiru urteetan ESAIT "Euskal selekzioaren aldeko iritzi taldea" desagertürik izan, mendi martxak segitzen du euskal selekzioaren aldarrikapena biziarazten. Ostiralean Donaixtin partitürik, 4 egünez Urdinarbe, Lexantzu eta Larrainen ibili dira. Gü Larrainera joan ginen hen berri hartzera, eta ikustea euskal selekzioa eta mendi martxa zertan ziren :

Xiberotarsa bat mündüko errügbi txapelketan

Patricia Carricaburu Dublin-erat hegaltatüko da mündüko errugby txapelketaren jokatzeko. Bada hiru urte orai arrahinki Frantziako zelekzioan hartürik dela. 20 bat zelekzione ükenik, 6 nazioen lehiaka jokatürik, lehentze mündüko txapelketan parte hartüko dü eta honen irabazteko gogoarekin da. Abentüra petsonal eta kolektiboa kontatzen deikü :

Mendi martxa Eüskal Herriko zelekzione bat aldarrikatzeko

Eüskal zelekzioaren aldeko mendi martxa 17 gerren aldikoz eginen da ; abiatüko da uztailaren 29an Donaistin, heltzeko 8 egün berantago Santurtzin. Ibilaldi honen helbürüa da, Euskal Herriko zelekzioa edo zoin kiroletan honartaraztea nazioarteko txapelketetan. Momentüko Frantzia edo Espainako zelekzioetan agertzen beitira Eüskal Herriko kirolariak. Xiberoan 4 etapa eginen dira : lehen etapa uztaila 29 an Donaixti - Urdinarbe ; 2.etapa uztaila30 an Urdinarbe- Lexantzu ; 3 .etapa uztaila 31an Lexantzu-larraine ; 4 . etapa Larraine-Orhy agorrilaren 1ean. Beste 4 etapa badirate agorrilaren 2tik 5 eala ,Bizkaian eginen dira Arrankudiatik Santurtzira. Ibilaldiak goizanko 8 etan abiatüko dira heltzeko arrestiko 5 etan, animazioak izanen dira etapak heltüko diren herrietan. Xehetarzünak Allande Socarrosekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan