Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Frantziako eskualdeen arteko koparen finalako sailkatü dira Atarratzeko eskü baloia taldeko emazteek. Animaleko balentria egün düe aste ondar huntan. Pays de Loireko Tours herrian Final laurdenak eta erdiak jokatü dütüe. Final laurdenak irabazi dütüe lehenik, Nord eskualdeko Aneau taldearen kontre 17/15. Eta ondotik segidan, final erdia ere irabazi düe Bretaniako Plouagat taldearen kontre, hor aisago 25/19 ürrentü beita. Frantziako eskualdeen arteko koparen finala, Pariseko Zenith kirol gelan maiatzaren 5ean date. Mathieu Thauzin alkarteko langilea
Pelotan, galdü egin dü bere finala, Sébastien Queheille Zalgiztar gazteak, Eüskal Herriko bürüz bürükako 3. seriako txapelgoan Amikuzeko Bittor Tikoiperen etzean, 40/26. Amikuztarra fisikoki azkarragoa zen, eta sake honari esker aitzina hartü deio. Hala izanik ere, Sébastien ürrentzea artino entseatü da bena üken dütüan paradak ez dü kausitü haien baliatzea. Azkenik ez dü dena galdü, dagün urtean, 2. seria mailako txapelgoaren egiteko züzena irabazi beitü. Orai plazako txapelgoari lotüko da, 2. serian, Peio Irumeekin. Sebastien Queheille :
Partida tiran eta aizetxü batetan 13-6tan üngüratü dira jokulariak Ortezeko liderraren alde. Bena bigerren denbora erdian beste itxüra batekin agertü dira xuri ta gorriak hiru entsegü sartü beitütüe Jokularien aldetik Jean-Yves Orabé Arrokigesak berriz ere erakutsi dü bere trebetarzüna bi entsegüen sartzez kasik berak sortürik Irabazte honekin Maule lidergoatik hüllantzen da hirugerren leküalat hullantzen beitira. Beñat Queheille Errügbiko bürüa :
Azken urte horietako gora beheretarik landa, hobetze bat senditzen da lizentzien aldetik erranik izan da neskenegüneko biltzar nausian. Errebot, joko garbi edo orano pala ancha-ko modalitateak proposatzen dütü klübak. Orotarat 50 bat lizentziadün badira aurten eta horietan hogei bat gazte, aspalditik ez den ikusi hein ejerra. Neskatilen jiteak ere palan jokatzeko klubaren arrakasta handitü dü. 2019-ari so, aste handiko finalen jiteak 10 urten bürüan botzik üzten dütü Atharraztarrakeko aitzindariak. Julien Solanille :
Mündüko kopatik landa, Lons bere klubarekin arrahasi dü txapelketan. Orai aldiz, 6 nazionen arteko lehiaketan parte hartzen dü. Lehen hiru partidetan jadanik parte hartü dü, Irlanda, Italia eta Eskoziaren kuntre. Neskenegün hontan partida gaitzena jokatüko düe Inglaterrako faboriten kuntre, Grenoblan. Partida xüxenean jarraikitzen ahalko da france4 katean. Patricia Carricaburu :

