XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Ekonomiako beste sektore zonbait ez bezala, builta honean egoiten da aeronautika eta heinbat hobe, hebenko enpresa hanitxek sail hortan ari beitira, Lapurdin eta Xiberoan bereziki. Arramaitz hontan, Bourget-ko salua da Frantziako aeronautikaren salu handiena, non ere Boeing eta Airbus enpresak lehia handian ari diren. Mementoko, egoera hon baldin bada, zühürtzea nausi da ofiziozkoen artean, denbora gütiz kanbiamenak gertatzen ahal direlakoz eta audela, ekoizpenaren parte bat, Txina bezala garatzen ari diren herrietara lekützen ari beita. Halere, enpresa handiekin ari diren eskualde hontako enpresek konfiantxa etxekitzen düe, egokitzen ari dira eta inbeztizamentü ere egin düe lehiakor egoiteko, merkatüaren parte hon baten etxekitzeko esperantxarekin.

Entzün Mathieu Pourillou Mauleko Spi Aero aeronautika enpresako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ekonomia eta turisma azkartzeko, espartiñaren ahalmena hobeki baliatü nahi dü Xiberoa Herri Alkargoak. Hortarako, tresna ezberdinak plantan ezarteko ürratsetan da. Lehenik sortürik izan den « Mauléon » markarekin, Xiberoan osoki ekoiztüko den espartiñaren bidez, kalitatezko indüstria ekei bat bermatü nahi dü. Bestalde, haren ekoizpena builtarazteko Mauleko Espartiñaren lankia sortüko dü Herri Alkargoak eta bertan espartiña ekoiztüko da. Errezibitüko diren turistek espartiñ egiten ahal dükee ikusten, 30 eta 50 mila heiñeko turista errezibitzeko asmüa dü Alkargoak. Erakustoki bat ere edirenen da. Herri alkargoak ateleriaren enpresa ardüradün bat txerkatzen dü, xede hau algarrekin eramaiteko.

Entzün Mixel Etxebest Xiberoa Herri Alkargoako lehendakari ordaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

CLEJaren arrakasta, galtoketak eta perspektiba berrier so ezari dütüe AZIAko kideek. Azken 6. CLEJak, urte batez züan sos güzia baliatü dü sei enpresa sortze xedeen lagüntzeko, destorbüz hiruzpalau urte iraüten züalarik. Arrakasta hori ihardesteko, sos lagüntzale berri txerkan hasiko da alkartea. Alde batetik, enpresetara hüilantüko dira lagüntza galtatzera, bestetik, deia zabaltzen düe nahiant güzier 180€ko sos prestatzera. CLEJ-ak baliatüko dü sos hori, beste enpresa sortze xedeen lagüntzeko, Xiberoko ekonomia azkartüz. Abantzatütako sosa enpresek ützüli ondoan, berriz arragibel ützülirik zaie prestazaler. CLEJaren lana goraipatzeko, 13 urtez 48 xede lagüntürik izan dira, 79 lanpostü sortürik eta orotarat 166 315€ prestatürik izan dira. 

Entzün Joana Arhantcet CLEJ-ko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Negüa eta bedatsea ez dira hon izan Xiberoko Botingoarentako. Lehenik, bortüko bideek sofritü düelakoz eta güneka lürtzeak izan direlakoz. Botingoako ardüradünek uste düe, ondorio güziak berantago ikusiko direla, bideak ahültürik izan beitira. Bestalde, bortüka berantarekin egin da eta artzainek belhar güti baizik ez düe atzaman alagietan. Iratiko elür günean ere, elürzionea sekülakoa izanik ere, negüko sasua ez da beste mündükoa izan, heltzeko bideak frankotan zerratürik beitziren. Hatik, batzarri güne berriaz botzik agertzen dira Botingoako ardüradünak, arrenküra berezirik ez beitüe üken. Erran behar da, langileek ta egoiliarek preziatü düela eraikuntz berria.

Entzün David Tourreuil Xiberoko Botingoako ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"IGP- Identifikatze Geografikoa Zaintürik" delako markan, “Euskal Oihala” IGP baten sortzeko gogoetak abiatü dira berriki. Kanpotik jiten oihalen saihesteko eta leküko ekoizpenaren builtarazteko, Frantses Gobernüak elikadürako ekoizpenaz gain, manufakturakoer zabaltü nahi dü IGP bezalako ezagütpena. “Euskal Oihala” gisan ezagütürik diren oihal franko saltzen dira turister bena horietarik güti baizik ez dira heben ekoiztürik. Donapaleüko Ona Tiss enpresa, heben baratzen den ekoizle bakarrak, kanpotik ekarririk kalitate eta prezio apaleko oihalen konkürentzia salatzen dü. IGP baten sortzeko ürratsa süstengatzen dü eta esperantxa dü gobernüak egitasmüa bürüala artino eramanen düala. 

Entzün Maialen Pondaven Hourcade ONATISS enpresako ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan