XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mauleko sü ehaileen elkaldiak 2012an emendatü dira, orotarat 428 elkaldi izan dira, aitzineko urtean 364 zirelarik. 2012a kanbio urtea izan da, alerta sistima berria plantan ezarririk izan beita. Orokorkian, sü ehaileen deitzeko sistema plantan baldin bada, bere alde txarrak erakusten dütü ere. Sü ehaileak bedera deitürik dira eta ez dira haboro algar biltzen elkaldi aitzin eta ondotik, bena gertakari larria delarik, süehaileak süstengü morala beharra dü. Kolektiboki eta etxekidüra mailan harremanak gibel egin düela azpimarratürik izan da, agiantzetako mintzaldietan. Mauleko kasernak, 36 süehaile eta 4 bedezi kontatzen dütü eta 8 gazte sartü dira iragan urtean.

Entzün Jesus Oliva Mauleko sü ehaileen kapitaina : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Kultür hitzordüetan Pastorala date aurtenko hitzordü nausia Sohütarrentzat. Herriko-Etxeak agiantzak eskentü dütü herritar, langiler eta horrat hüilantü diren güzier. 2012an eraman diren lanak azpimarratürik izan dira eta aurten ere segida emanen düela jakinarazi düe. Lan nausietan Herriko Eskola eraikitzen ari dena, berant amiñibat hartü badü setemereko zabaltzeko xedea düe. Bestalde, bideetan Departamentüak egin diren lanetaz kontent dira eta Barragarriko bidean egin düen  "ützül güneaz". Süten zaintzeko, hur püntüak arraberritzen eta sortzen ari dira, aurten sal günean sortü behar düena. Beste lan ttipiagoetan ere lanean jarraikiko düe. Eta ürrentzeko, pastorala aipatü badügü, beste hitzordü nausi bat errezibitüko düe setemerez 'traktür pouling" lehiaka bat.

Entzün Christelle Mange Sohütako aüzapeza : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoaren itxüra ontsa agertzeko, Xiberoko Herri Alkargoa, Turisma Bülegoa, Xiberoko Botingoa eta ODACE batarzünak indarrak bildü dütüe komünikazio arloan. « Xiberoa Eüskal Bihotza » logoa haütatü düe eta soule-xiberoa.fr internet gunean egitüra ezberdinen berriak eta argibideak agertzen dira. Komünikazio berri honen helbürü nausia da algarrekin aitzina joaitea, baliabide zonbait botin ezartez. Bestalde, Herri Alkargoak, lürraldearen ezagütpena eta bazterren xahü etxekitzeko, 1500 godalet arrabaliagarri proposatzen dütü alkarteer.

Entzün Allande Socarros Xiberoa Herri Alkargoako ordezkaria :  


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Lürraldeko Funkzio Püblikoko kütxa nazionalak, bere gain hartüko dü Xiberoa Herri Alkargoako eta hiri zonbaitetako langileen eüskaldüntze bidea. Orai arte, espainola eta inglesaren ikastea baizik ez baziren lagüntürik, orai eüskara ere eginen dü bena esprabü gisa hatsarre batean. Püblikoari batzarri egile direnak eta hiriko idazkariek düe formakuntza hau jarraikiko. Haütetsien baimenetik landa, Xiberoko Gaü Eskolak aztertü dütü ikasle geien beharrak eta araberako plangintzan bat proposi dü. Urtean, 170 bat oren kurso badütükee beren lan tenoretan, gei ikastaldiak egin beharko direnak. Haatik, eüskarazko maila hon batetara heltzeko, 4 - 5 urtez behar date errepikatü formakuntza ziklo hau. Orotarat, 17 lagün dira formatürik izanen direnak.

Entzün Maritxu Lacarrieu Xibero Herri Alkargoako eüskarazko teknikalaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko Botingoak lan xedeak aitzina jarraikiko dütü Iratiko oihanean. Düala urte zonbait, erre ziren etxola elibat arraeraikitzeko adostürik izan da. Haatik, egürraren aldetik 2012an etekin ttipi bat egin ahal izan dü sos lagüntzer esker. Bestalde, oihan jaber ezari nahi den zerga xedea, beti arrenkürak sorarazten dütü. Beste lan xedeetan, Sindikatak bürdüin sokekin lan gei dü egin, egürraren tiratzeko eta biltzeko. Aldiz, Nafarroarekin eramaiten den algar lana aitzina jarraikiko dü. Azkenik, « Diagnostic Pastoral » delako bat abiatü dü Xiberoko Sindikatak eta ondoko hilabeteetan emaitzen zabaltzeko xedea dü.

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan