XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

50 bat jenteekin sortü da Mauleko bozketan presentatüko den exkerreko zerrendaren süstengü batzordea. Xibero güziko jenteak algarretatü nahi dira, 2014an bozka bereziak izanen beitira, Herri Alkargoako herrien ordezkariak bozkatzez haütatüko beitira. Süstengü batzordearen lana date zerrendak osatüko düan 23 gizon eta emazteen biltzea eta haütatzea. Ingoitik, bere gain da ere zerrendaren xedearen asmatzea. Bi lan ardatz nausi horik eramanen dira batzordean eta dagün larrazkenean zerrenda bürüa haütatüko da. Batzordean sartzeko edo zoin xehetarzünentako Régis Claverie, Pierre Etxekopar, Mathias Davant edo Louis Labadot-ekin harremanetan sartzen hal zidee.

Entzün Régis Claverie Mauleko exkerreko zerrendaren süstengü batzordekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Beste lürralde bati lotürik izatekotan, Eüskal Herrikoa izan dadin galdegiten dü Euskal Herria Bai alderdiko Xiberoko adarrak. "Lürraldearen partekatze Administratiboaren Erreforma" franko aipü da azken urte horietan, Ipar Eüskal Herriko Kolektibitate Berezia, kantonamentüen antolatze berria, edozoin sailan hipotesia ezbardinak aztertzen ari beitira, bere ikusmoldearen emaitea beharrezkoa ikusten dü EH Bai abertzale alderdiak. Hanitx herritarren gisan, "Eüskal Lürraldeen Batarzüna dela xede hoberena" deio EH Bai-ek eta gehitzen dü, "urtez urte Baxenafarroa eta Lapurdirekin eramaiten den alkarlana kontütan hartuko ez lükeen edozoin beste proposamenak honartezin litaike".

Entzün Erik Etxart Eüskal Herria Bai Xiberoko adarrakoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Berrikuntza franko Xiberoko Botingoan ! Xiberoko Zindikatak urteko kuntüen bildüma egin dü eta aitzin kuntüak bozkatü. Orokorkian, inbeztizamentüko eta Interreg kuntüak sogin ondoan 913 306 euroko balantza baikorra agertü da. Aitzin kuntüen aldetik, 3 miliu euro üngürüko büdjeta bozkatürik izan da. Xedeen aldetik : bide berritze, Iratiko etxoletan lan egite, estüdio finantzamentü ikertze, jüridiko sailan ikerlan egite beste aüzoko ibarrekin eta eramaite mügaz bestaldeko eremüekin. Hots, lan handiak eta ber denboran sos lagüntzak geroago eta gogorrago zailago biltzeko !

Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Herriko bozkak urte baten bürüan beitirate, jadanik Mauleko Ezkerreko taldea hasi da antolatzen. Mementoko, Mixel Etxebest oraiko aüzapezak ez dü deüs salatü bere asmüaz eta erran düanez dagün abentüan emanen dü bere deliberoaren berri. Aldiz, alderdi sozialistako ordezkaria den Jacques Herrerak baieztatü dü bere tendentziako zerrenda presentatüko zela eta bilkürak antolatzen dütüela jadanik beren asmüen argitzeko. Manerala, Mauleko Herriko-Etxean sartzeko haütageiak ez dira eskaz izanen eta nork daki ez denez besterik orano agertüren.

Entzün Louis Labadot Mauleko Ezkerreko alderdiko kidea :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Parisen, Pauen edo Eüskal Herrian, "Eüskal Herriko Lürralde Alkargoaren" aldarrikapenaren aitzinarazteko nahiküntea erakutsirik izan da, martxoaren 23an Maulen Xiberoa Herri Alkargoak antolatü düan biltzar püblikoan. Xiberoko haütetsi andana bat bai eta ehün bat herritarrak igaranik hüilantü dira xehetarzün biltzera. Marylise Lebranchu ministroak erran düan bezala, "Lürralde Alkargoaren" xedea Dezentralizazioko 3. Aktaren lege proposamenan ez bada sartzen, emendakinen bidez presentatzen ahalko dela, erran dü Jean-Jacques Lasserre Haütetsien Kontseilüko lehendakariak, jakinaraztez bide hori zailago izanen zela. Azkenik, Jean-Pierre Mirande Mauleko Kontseilü Orokorrak eta Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakariak, Paueko biltzarrean xedearen eztabada eramaiteaz gain, bozkaldia izan dadin galtegin düe.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Jean-Pierre Mirande Mauleko kantonamentüko kontseilü jenerala : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Jean-Jacques Lasserre Eüskal-Herriko Haütetsien Kontseilüko lehendakaria : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan