XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Sartze idatzlan aberatsa proposatzen dü Asto Belarra argitaletxeak. Ürrieta hontan, hiru libürü plazaratürik dira. Bi ttipi « Laissez faire la nature » , « Abeille et Papillon » hamar bat orrialdekoa eta azkena lodixago « Bonheur d’agir ». Bestalde, abentüan plazaratü nahi düen « Pansement 2 » libürüarentzat, aitzinetik izen hartze bat hasi düe. Horrez gain, logo berri bat gehitüko düe libürü güzietan "Xiberoan eginik". Azken hortan, Xiberoko erredola ageri da eta lehu bat izateko partez hartz bat da. Ikur berri horrekin, kitzikan txostakatü nahi düe. Ororen gain, azpimarratü nahi düe Xiberoan den argitaletxe batek lan egiten düala.

Entzün Laurent Caudine eta Etienne Boyer Astobelarra argitaletxeko ardüradünak : 

Maindi Murua izan da erabazle Xilaba, Xiberoa-Lapurdi- Baxe Nafarroako bertsularien lehen kanporaketan Altzüruküko gelan. Bigerren leküan agertzen da Ane Txoperena, 3. leküan Ortzi Idoate, 4. gerrenean Egoitz Zelaia, 5. lekuan Xan Alkat eta  6. lekuan Ortzi Murua. Geien aldetik, sürprise zonbait izan dira, hala nola, Xarrikota-Peko eta Bil ta Garbien arteko borroka, edo sozial gei elibat. Kobla honak eta fiak emanik izan dira eta püblikoaren aldetik parte hartze hona izan da hiru probintzietarik jinik. Ondoko hitzordüak dagün ürrietaren 13an Kanbon 2. kanporaketaren jokatzeko, ondotik ürrietaren 20an Hendaian eta 27an Donibane-Garazin. Finala datekealarik azaroaren 10ean Baionan.


Entzün Maindi Murua kanporaketako erabazlea : 


Entzün Joana Itzaina Bertsularien Lagünak alkarteko kidea : 

Entzün Ramuntxo Christy Koblaka, Xiberoko Bertsularien alkarteko lehendakaria : 

Denbora ederra, müsika, dantza, bertsu, bazkari, ez zen deüseren mentsik, Alozeko Ikastolako eta Gipuzkoako Oarsoalde hirietako adixkidantzako egünaldia ontsa iragan ledin. Egünaldi horien garantzi edo inportantzia denek aipatü düe. Algar ezagützeko parada eskentzen dütüelakoz eta ohartzen delakoz, funtsean, ezberdintarzünak ez direla hain handiak.

Entzün Zazpiak bat egünean ziren jente zonbait :

Hitzekin txostakatzez, eüskararekin txostakatzea eta gozatzea asmüarekin hasiko da XILABA, Xiberoa, Lapurdi eta Baxe-Nafarroko bertsularien txapelketa, xapel meta. Lehen kanporaketa, ürrietaren 6an iraganen da Altzürükün arrestiriko 17etan sei bertsulari lehiatüko dira, Ortzi Murua, Ortzi Idoate, Maindi Murua, Maddi Ane Txoperena, Xan Alkhat, eta Egoitz Zelaia. Bigerren kanporaketa ürrietaren 13an iraganen da Kanbon beste 6 bertsulariekin. Alde batetik, Amets Arzallus txapeldüna lehian sartuko da, Hendaiako final erdiaren kari, Eneritz Zabaletarekin batean. Bestetik, Hodei Barroso txapeldün ordaria eta Sustrai Kolina, bigerren final erdian ariko dira. Final erdiak ürrietaren 20an Hendaian eta 27an, Donibane-Garazin jokatüko dira eta finala azaroaren 10an, Baionako Lauga gelan.

Entzün Xan Alkhat bertsularia eta bertsu erakaslea : 

Oarsoaldeko anai-arrebak errezibitüko dütüe, Basabürüko Ikastolako etxekoek, setemerearen 22an Omize-Gainen, Zazpiak Bat egünaren kari. Oarsoaldea, Oiharzun, Orrereta, Lezo eta Pasaia herriak biltzen dütü. Düala hiru urte, Ikastola eta Oarsoaldearen arteko harremenak sortü ziren. Geroztik, urte oroz hebenko dantzariak, kantariak eta bertsulariak Gipuzkoako eskualde hortara joan dira, hebenko kültüraren ezagütarazteko. Aldi hontan, hurak dirate errezibitürik. Azkorria gaznakagia bijitatürik, Omize-Gaineko plazan, hebenko eta hanko dantzariek eta kantariek ikusgarria eskentüko düe. Ondotik, züntzür bustitzea eta bazkaria partekatüko düe, bi eskualdeko bertsolariek alegeraürik. Arrestiritan, Xiba joküak izanen dira eta gaüan pastetxak eta dantzaldia.

Entzün Aña-Mari Errequet Alozeko ikastolako lehendakaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan