XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Jon Miranderi omenaldi bat eginen zaio Mauleko Herriko Etxean urtarilaren 19an goizanko 10tan. Eüskaltzaindiak eta Mauleko Herriko-Etxeko kültüra sailak Txomin Peillen xiberotar eüskaltzaina kümitatzen düe. Honek, Jon Mirande omenaldiaren kari, xiberotar idazleaz egin düan izkiribañoaz mintzatüko da. Txomin Peillen batean dirate Andres Urrutia euskaltzain bürüa, Pablo Jose Aristorena eta Christian Angelie-Mirande Jon Miranderen iloba. Omenaldi hontan parte hartüko düe horik oro eta partikülarazki Txomin Peillen libürü izkiribazalea. Bere denborako polemikak eta anekdota sortü zütüan Jon Mirandez haboro jakiteko hüllant zite Maulerat omenaldi hortarat.

Entzün Txomin Peillen Eüskalzaina eta Jon Mirande libürüaren izkiribazalea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Bertsularitzak beti interes pizten dü Xiberoan. 2012an Koblaka alkarteak antolatü düan bertsu saio, aihari edo poteoetan jentea hüilantü da. Beste hitzordüetarik kanpo, XILABAko lehen kanporaketa iragan da Altzürükün arrakasta ederrarekin. Horrez gain, bertsularitzaz lotürik diren hitzaldiak hasi dira emaiten eta hor ere jentearen interesa erakütsirik izan da. 2013ko ber ildotik jarraikitzeko xedea düe Koblakakoek, hitzaldien antolatzen, bertsuak kantatzen eta agian bertsu poteoak azkartüz. Bestalde, urte ondarrean Eüskal Herriko bertsularitzako txapelgoa nausia izatez, heltübada lehentze final erdia Xiberoan emanik date.

Entzün Ramuntxo Christy Koblaka alkarteko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Alemanian 747 egün preso egon ondoan, nola ezkapi nizan ?" Pierre Cocosteguy Gamerararen historia aipatzen düan libürüa plazaratü berri dü Xiberoko Ikerzaleak alkarteak. Libürüan kontatürik da, bigerren gerla mundialaren denboran, nola bi lagünekin ezkapi zen Alemaniatik eta Frantzia zeiharkatü ondoko, etxeala berriz ützüli zen. Pierre Cocosteguy berak, ützüli bezain sarri idatzi züan kontakizün hau, libürüan erakurten ahal dena. Denis Cassard Ikerzaleak alkarteko kideak eraman düan ikerlanaren anotazioneek aldiz, egiaztatzen düe kontakizüna. Libürüa, Mauleko Xibero Bio saltegian eta Atharratzeko Lilou Prentsa saltegian eros daiteke.

Entzün Jean Cocosteguy bere semea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

18. Korrikak Eüskal-Herria zeiharkatüko dü martxoaren 14tik 24ala Andoaintik Baionara. « Eman Euskara alkarri » lema haütatü dü AEK-k eta ikasleak dirate uhuratürik, eüskararen ikasteko egiten düen indarraren goraipatzeko. Xiberoan martxoaren 16an neskenegün gaüarekin 23.00en altexean sartüko da Oxkaxerik. 30 kilometroz, 50 alkarte, Herriko-Etxe eta besteen parte hartzearekin, esküz eskü iraganen da lekükoa. Üsatü bezala, hilabete aitzin Korrika kültürala antolatüko dü Xiberoko Gaü Eskolak. Hortarako, dei bat zabaltzen dü Xiberoko alkarte güzier, zerbaiten antolatzeko ideia balinbadüe, jakinaraz dezen lehen bai lehen, egitarauan sartzeko gisan.

Entzün Beñat Espil Xiberoko Gaü Eskolako erakaslea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Topo Pass.com web güneak, züen hitzordüak Eüskal-Herri osoko agenda batean agerazteko posibilitatea emaiten deizüe . Düala urte zonbait, Lapurdiko gazte multxo batek "Interneteko Agenda" bat osatzea xedearekin abiatü ziren. Agenda hori ekintza sortzailek erabilten düe, horrez gain antolazaleen üngürüko xehetarzünak gehitzen ahal dira eta beste abantail franko. Horietan "Topo Pass Karta" bada, horrekin prezio apaltzeak esküratzen ahal dütüzüe web günean agertzen diren ekitaldi edo partaide ezberdinekin. Karta Maulen Xibero bio eta AZIAren egoitzan atzamanen düzüe 5€tan.

Entzün Xabi Etxeverri xehetarzün emaiten : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan