Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

20 urtez preso egon ondotik, arramaiatz eta agorril artean etxerat sartü behar lizate Pagolako eüskal preso politikoa.
Hortako batzarriaren pestatzen hasi dira herriko mürrüan tintaketa kanbiatzez.
Harat eramaiten zütüegü Asisko Urmeneta ta Jean Claude Aguerre anaiarengana:
Maiatzaren 1eko langileen egüna 2 günetan antolatürik zen Maulen.
CGT, FSU eta FO sindikatüek Mauleko xerbütxügüneala deitü züen “ensemble pour les droits sociaux et les libertés” aldarrikatzez. 80 bat jente bildü da hortan.
Bestalde 150 jente beno haboro jüntatü da; hor LAB sindikatüaz gain hainbat alkartek deitü züen “kapitalismoaren kontre klase borroka” lemapean. Hitz hartze ezbardinetaz gain karrika ünürü alageratü bat egin da.
Harat eramaiten zütüegü:
Frantxoa Camus bildoztarra eta Anita Lopepe prest dira departamentüko bozkentako !!
Haren lagüntzeko, xiberoko EH Bai-en dinamaika azkarran sartürik diren lagüntzaleak eta bi ordaiak : Maite Pitrau Atarratzeko mera eta Mattin Etxeberri.
Ekologista, feminista eta euskalzale bezala abiatzen dira arramaiatzeko departamentüko bozkentako.
Herritarren süstengüen biltzen hasirik dira eta jadanik 500 izen bildürik dütüe
EH baieko bi haütagaiak:
Igaran urtean maiatzaren 1eko karrikaldia ezeztatürik izan bazen, ez aurten.
Aberatsak aberasten diren artean, Covid'aren aitzakiarekin langileen baldintzak larritü dira orano haboro.
Jojo Malharin LAB sindikatükoa:
LAB sindikatak beste hainbat alkarterekin hitzordü emaiten dü 11.30tan Mauleko kürütxe xurian.
CGT, FSU eta FOk haatik 10.30tan Mauleko xerbütxügünean.
Galto baldin bada ere, ez da etxebizitza sozialen eskaintzarik ipar eüskal herrian, eta bereziki kostaldean.
Igan neskenegüneko euskal alkargoko bilküan, PLH etxebizitzen eta bizitegien gogoeta eramanik izan da alde batetik, eta aitzin kontüa bestetik.
Etxegintzako spekülazioak bizizaleak barnekaldealat pusatzen dütü geroz eta haboro. Arazo hori bürü egiteko lan bat eramanik izanen da Eüskal hirigüne alkargoan.
Bestalde, aitzin kontüak aipatü dira bilküra huntan, eta haütetsi ttipi hanitxentako ez da aija izan teknikalarien lana barnatzea. Hortarako taldeka lan egiteko proposamena egin da, dagün aldietan eztabaidatüko dena.
Egoitz Urrutikoetxea haütetsia :

