Berriak

Eüskal alkargoko Xiberoko ordezkariek ikusi düe sosa zeren arabera eta zoin baldintzetan banatü sos hori.
Hortaz, baita Atharratzeko kirol gelaz eta beste aipageietaz ari zaikü Jean Pelle Iriart ordezkaria:
Orhitaraz dezagün euskal alkargoak, Iparraldeko haütetsi oroekilan düala azken erabakia.
Elki diren arrenküra nausietan, jenten pikotatzearen bortxatzea eta jente zonbaiten bazter üztea.
Beste manifestaldi batetarat deitzen düe dagün neskenegün egüerditan mauleko herriko etxe aitzinean.
"osagarri pass edo agiria" galtatürik da Xiru festibalean, ere bai.
Horrekin ez da ados Vivi edo Pierre Vissler, hortako parte hartü behar züan ikusgarriari üko egin dü:
Renée Carrique-k ere esplikatü deikü nola iraganen den Idauze-Mendin :
Aste ondar hontan dateke Liberté aldizkariaren besta, neskenegünarekin agorrilaren 28an.
Egüna petanka lehiaka batekin hasiko bada, arrestiko 4ak 30 tan Israelen oküpazionea bizi düan Palestinaz hitzaldi bat badateke.
Ondotik egüna markatüko düan herritarren arteko eztabaida dateke. Mauleko ospitalea dateke aipagei. 2021urte hatsarrean, eztabaida frankotarik landa, erabakirik izan da Mauleko ospitalea Olorueko ospitaletik behextea. Mementoko züzendari berririk ez da heltü.
Eztabaidaren geiak dirateke : lehenik ospitaletako gobernantziaren politika, ondotik Mauleko ospitalearen geroa.
Gaüan aldiz, aihari eta kontzertü.
Jean Patrice Bassano-k esplikatzen deikü:
