Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Mauleko kontseilü bizi bat astelehen hontan ! Agerriako gora beherak berriz ere aipatürik izan dira. Oraikoan Agerriako lürretan egin nahi diren eraikuntzak salatü dütü oposizioneak. Beste aipamenetan, lüzaz pusatürik izan diren Maule gaineko lanak azkenean eginen dira « petite ville de demain » planari esker, horrek erran nahi dü 2024-2025entako urrentzea aitzin ikusten direla.
« mauléon terre d’accueuil » alkarteari esker migrante elibati batzarri eginen dela jakinarazi dü ere Mauleko herriko etxeak :
Louis Labadot aüzapeza:
1520an idatzirik izan ziren "xiberoko üsantxak" edo 'coutumes' delakoak.
Hori dela eta Xiberoko Botingoa (zindikatak) eta Ikerzaleak alkarteak mintzaldi gaüaldi bat antolatzen düe
Jean Christophe Arrayet:
Hitzordüa ostiral arrats hontan Urdiñarbeko herriko gelan arratseko 7etan.
Frantziako neofaxista saldo batek burduinazko kurutxe bat ezarri du Orhiko bortüaren pünta ala tinian .
Croix Citadelle deitzen den talde hunek bere facebook bezalako sare sozialetan agerrarazi du
“Frantziaren burujabetzaren” nahikuntuaren erakusteko plantatu duela kurutxe hori erraiten due
Eskuin muturreko talde hau Frantziako gainti Nazionalistarekin loturik da
Neskenegunean ezarririk izan da kurutxea, bena jadanik porrokirik izan hantik igaran diren ezezagun elibaten ganik
Larraneko merak, entzunen duguna ondoko berrietan, bere kerexüa eta tristezia jakinarazi dü “orhiko txoriaren libertatearen sinbolo” bat delakoz bere ustez orhi pünta
Jean Dominique Iriart Larraneko mera:
20 urte presontegian igaran ondotik, uda hontan libratürik izan da.
xiberotar presune politiko bakotxa zen
Orai Pagolarra bere herrian sarturik da
Parada hortan, oren bateko emankizun berezi bat proposaturik da gaur Euskal irratietan 7 etarik 8 orenetara.
Hortan, bere bizia, ikusi dutuan kanbiamenak, bena beste aipamen franko barnatuko dira
Zuzenean izatez behazaleek deitzen ahalko düe emankizun hortan parte hartzeko, galdoen edo oharren helaraztez
Didier Aguerre:
Emanaldi osoa emankizun tartean edireinen duzue edo ere https://www.xiberokobotza.org/emankizuenak/4442-didier-aguer-xiberotar-preso-politiko-ohia klikatzez.
Igaran agorrilaren 6an Estatü Kontseilüak ihizteka tradizionalen kontreko abisa eman dü. Azken hilabeteetan sare ihizteka adibidez debekatürik izan da laudeten eta bilagarroentako.
Arrenküatürik agertzen dira ihizlariak eta manifestaldi batetara deitzen düe setemeraren 18an Mont de Marsan-en.
René Erreçaret ihizteka federakuntzako ordezkaria :
Mont de Marsan-en bildüko dira ordüan ihizlariak setemeraren 18an goizanko 9etan, deia lüzatü düe « Baserriko tradizioak atxiki nahi dütüen » orroer.

