Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Ekaitz Mazusta erlezaina da.
Amatürra dela erran genezake, erleak hain maite dütüan eta ez beita hortaz bizi ere.
Negüa bere etxe kantüan igan eta, berrogañe eta mendikota aldetik eramaiten dütü kobañak akazia eztiaren egiteko. Kilometro zonbaitetaz hürrüntzen ütü Ozaze aldetik, Gaztain eztiarekin jarraikitzeko.
Eta ondotik, Larrañeko bortüetan üda igaiten düe erleek, tratamentü eta letor asiatikoaz hürrün. Han ilarre mota desberdinen nektara ezti bilakatzen düe.
Ekaitz mazustaren gibeletik bagutzaizie, erleen mündüan sartzeko !
« Xiberoko bidea »ren xedea aspaldikoa da. Bide departamentala momentüko Ezpeize eta Omize peko herriak trabeskatzen dütü.
Departamentüaren ustez horrek seküritate arrenkürak ekarten dütü. Horrez gain, herri bazterran bide berri baten eraikitzeak ekonomiaren indartzea eta denbora irabaztea ekarriko düala dio.
Ondorioz, erabakirik izan da bide xedea lehenko trein bidean eraikitzea.
Horren kontre altxatzen dira BIZI! Xiberoa alkartekoak eta herritar zonbait.
Xede hori beste mente batetik horra dela dioie eta oraiko egoeran zentzügabekeria bat dela. Trein bide zaharra ibiltarier eta bizikleter zabalik da eta hala jarraikitzea nahi lükee.
Bidea egiteko obrek 6 milioi euro kosteko düe eta BIZI! Xiberoakoakoek beste manera batez baliatzea nahi lükee, jadanik hor den bide nausian kanbiamenak ekartzez.
Allande Erreçarret, BIZI! Xiberoako kideak xehetarzünak eman deizkü :
7 urtez artzain egon ondoan, Ivan Nassou-k bere txakür hezle entrepresa sortü dü.
Urketa edo Ürcuit-ekoa balin bada sortzez, Santa-Grazin da plantatü ofizio horren egiteko, Kakuetako arroilletarik hüillan.
Txakürra hezten dütü, erran nahi beitü ikasten deiela ez jenten gainerat jauzten, jarten, ez etxearen barnerat sartzen…
Bestalde, txakürrak begiatzen dütü egün zonbaitez, beren jabeak joaiten direlarik adibidez.
Eta goizaldi batetako hezte kurtsoak emaiten dütü jenter.
Interresatürik balin bazide Ivan Nassou deitzen ahal düzüe 06-74-57-39-00 ealat.
Ahüntzak ere kurritüko dira Ahüzkin gainti üda hontan !
Ortzaizeko Elorri Aizager bere ardi bürü beltz eta Pirenaika ahüntzekin, üztaila olhalat igan da. Üda hontan artzain formakuntza egiten düan ikasle bat ere badü harekin.
Goatzan bere ezagützaren egitera :
2006 an sortü züen 17 laborariek Azkorria kooperatiba: gaznaren egiteko eta saltzeko.
Orai 15 laborari dira eta 9 langile, hatsarrean 3 langile zirelarik.
3 laborari biolojikoalat igan dira eta hartako Azkorria handitzen düe , biolojikoan den eznearen behex transformatzeko.
Jean Claude Barreix-ek 2020. urtea nola igan den esplikatzen deikü:

