Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Negüan erle hanitx galtzeaz gain, üda hitsa izan da eta ezti güti bildü da.
Jean Beaudéant Urdiñarbeko erlezaina:
Gaztainatzeen eritarzüna desagertü baldin bada, varois haatik ez.
400 bat jente bildü dira Ligin OSSAU IRATI AOParen 40 urteen ospatzeko. Ardi erastearen besta batean antolatürik zen Buru Beltza alkartearekin.
Buru Beltza ardi hazleen numbrea ttipitzez doa, eta OSSAU IRATI AOPkoek ardi arraza honen importantzia azpimarratzea erabaki düe.
Üdako sajua ontsa igan da artzainentako, ebiak ardien bazka segürtatü dü, eta neskenegün goizan ardi salduak mendietarik eratsi dira.
CNAOL 51 gazna sormarken ordezkariak Xiberoan bildü ziren azken egünetan, eta OSSAU IRATI AOParen bestarekin biltzarra ürrentü düe.
Amaia Patalagoity han zen:
60bat etxalteetan kurritü da Alain Borda, eüskal herriko sagartze mota desberdinen ezagützeko.
Aitzin istoriatik sagartzeak heben agertzen direla pentsatzekoa da, harpeetan pipitak atzamanik izan beitira.
Mota desberdin hanitx badütügü, eta 30bat deskribatürik dira Allande Etxartekin idatzi düan XIBEROAKO SAGARRETAZ libürüan.
http://sagarretaz.blogspot.com/ blogean ere sagartze mota desberdinak ikusten ahal dira.
Empeltatzeak sagartze mota horien zaintzea eta transmititzea ahalbidetzen dü.
Alain Borda :
CNAOL-ren (Frantziako gaznen sormarken defentsako alkartea) urteko biltzarra, Ossau-Irati sormarkaren lürraldean egitea deliberatü düe aurten.
Aipagei nausietan, pac-a, sormarken xartak edo cahier des charges direlakoak azkartü .
Hortaz gain, ohartürik gaznek salgietan nutrizione heina (nutriti-score) beti gorrin züela eta ikusirik hen arabera gazna ez dela osagarriarentako gaixto, horren kanbiarazteaz gogozketa bat ere eramanik izanen da.
Bena bai eta ere laborantxa irainkorraren geia besteak beste, …
Bilküretaz gain, Ossau Irati-n diren etxalte, olha, edo Zalgizeko gaztantegia ere bisitatüko dütüe.
Ossau-iratiko kide den Jean Michel Barreix carricaburu:
Urte oroz bezala Bürü Beltza alkarteak ardi eraistearen besta antolatzen dü Ligin.
Aurten 5 saldoren ikusteko parada badükegü bena beste gaüza hanitx ere ... Ossau Irati sormarkaren 40 urteak ere ospatüko dira egün hartan.
Buru Beltza alkarteko Bettan Hoqui-k egünaldiaren programa aipatzen deikü, bena bai eta ere ardi bürû beltza arrazaz xehetarzünak emaiten deizkü:

