Berriak

Lür oküpazione, Pac ala europako sos lagüngoen politikaren lehen negoziazioneak, ala orano hegazti griparen krisa, 2021an bazen zer aipa.
Bilana egin dügü BLE laborantxa biologikoaz axolatzen den alkarteko Thomas Ergirekin :
Ebia ez beita eüuatzen eta bortüetako elurra hurtzen beita, animaleko uholdeak bizitzen dütügü Xiberoan.
Ostiral goiz hontan Barkoxe eta Eskiula arteko bidea blokatürik zen. Eta Larraineko bide nausia, departamentala erori da.
Larrainera joaiteko bide ttipiak ere blokatürik dira üholdengatik.
Püntüa egiten dügü Jean Do Iriart Larraineko aüzapezarekin :
Olivier Ximitxek aragizko behiak ützi eta urdeen ezartea erabaki züan.
Hatsarre batez KINTOA Eüskal xerriarekin plantatü bazen, bioalat igaitearekin, Large White arrazako xerramak eta Durock arrazako aketza (xerri arra) erosi zütüan.
3 xerrama badütü, urtean berritan 40 bat hüme.
« Peste porcine » izeneko eritarzünarekin mesüra berriak inposatürik zeitze. Hegazti griparen gisan, Basa kabaletarik hedatürik den eritarzüna da.
Zerraillü gorak ezarri behar dütüe, hari elektrikoarekin…
Kostü eta lan haboro hazleentako.
Olivier Ximitx :
200 txori arraza beno haboro orotarat…
Harrapakariak prinzipalki, bena ere amiamokoak, kürloak ala orano ürzoak kuntatzen dütüe.
Iragan üztailaz geroztik txori harahonakazaleen jarraikia eta kuntatzea segürtatü dü LPO edo Txorien Zaintzeko Ligak, Ipar Euskal Herriko hiru günetan:
Organbideskan (Xiberoan), Lizarrietako lepoan (Sara aldean) eta Lindux-en (Urepele aldean).
Badü orai 45 urte hasirik direla lanean eta hatsarrezko tentzioneak desagertü dira.
Lagüntzale gerogo eta haboro badütüe 30 urteen altexean haboroxik
Txori harahonakazale franko iragan dira aurten ere gure bortü gaine horietan, orotarat 80 txori mota desbardin beno haboro.
Urzaka sasu tristea izan da aurtenkoai !
Aroa alte baldin bazien, urzoak ez dira igaran !!
Nolaz??
Patrick Lousteau Napaleko saretegiko presidenta:
Pilla Idiart Oskaxeko saretegibürüa:
Dena den sareak oro sarturik dira, salbu Etxalarren.
Artean dagun hitzordua abentüaren 4ean date Landan han eginen beita saretegietako ehizlarien arteko junta, goizanko 10etarik goiti.
Edo ostirale hontan Canal +'eko Seasons katean Napaleko saretegietala joanen dira 19.30tan.
Zonbakien aldetik:
Landan 2 astez 294 urzo bildü dütüe
Napalen 515
Oskaxen 552
Landibarren: 678
Etxalarren 341 (bena neskenegünean baizik ez düe ürrentüko....)
Alduden: 144 ( sareak neskenegünean goititüko)
Saran: 114
Lekunberrin: 94
Behorlegin: 1
Horiek hola aurtenko boina Landibarreko saretegialat joanen da !
