XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

San Antoni egüna ospatüko da igantean Muskildin, Muskildi Bizirik alkarteak antolatürik. Horrez gain beste animazione badateke, hala nola herriko dantza eskolaren jeia ostirale arratsean baita ere Jondone Johaneko süa dagün astelehen gaüan San Antonin beti.
Entzün Popol Boscq alkarteko kidea :

Iragan neskenegün arrestitan Iruriko herriko besten karietara, Iruri eta Zalgizeko azken maskaradak eman dira. Xiberoko herri andana bat kurritürik, Iruri, Zalgize eta Mendikotako gazteek, hiru herri horietako herritarrer eskeintü deie azkena. Joküa aspalditik ontsa plantatürik eta dantzariak ere franko trebatürik, so egileek memento goxoa iragan düe. Dagün uztailan Santutxuko maskaradak errezibitüko dütüe eta dagün ürrietarik harat Iruri eta Zalgizeko herritarrek pastoral mustrakak hasiko dütüe, 2015ean Père Landes pastorala emanen beitüe alkarrekin. 
Entzün so egile zonbait :


Entzün Pitxu eta Kabana :

Entzün Xorrotxen kantorea :

Entzün azken kantorea :

Argazki haboro ikusteko klixka haboro irakurri.

Xiberoko Zohardia alakrteak, xede batetik besteala, Eüskal kültüraren biziarazteko nahikünte eskasarik ez dü. Neskenegünean Altzürükün egin zen biltzar nausia, 2013ko bilana egin zen lehenik, oritaraztez Xiberoa Kantüz kantaldian Dominika Etxart "Llarraki"-ri egin zeion omenaldia, eta alkarteko 40. urte bürüko ikusgarria. Bi jei horiek arrakasta üken züen eta holaz 2013-ko urteaz bilan baikorra egin düe biltzarrean. Aurtenko xede nausia, Jean Mixel Bedexagar-ek izkiribatü düan Alienor pastorala date. Beste urte egiten zen Xiberoa Kantüz kantaldiaren ordez eman da, apirilaren 30ean eta maiatzaren 3an Mauleko Jaï-alaïean.
Milou Castan alkarteko bürüa :

25. Xiru festibala iraganen da aste ondar hontan, apirilaren 11,12 eta 13an Xiberoan. Müsika eta sorkuntza festibalaren gaüaldiak eginen dira Altzai eta Gotainen. Aurtenko lema da, « Made in heben”. Laborantxak bost ahalak egiten dütü antolatzeko leküan mozkinen zabaltzeko, Xiru-en antolazaileek bereganatzen düe lema hori, leküko sorkuntzen presentatzeko Xiru festibalean. Hiru egünez hitzordü franko, horietan ostirale arratsean Altzain gaüaldia, antzerkia AOC, herritarrekin eta ere Kabiliako hiru emazte kantariekin. Neskenegün arratsean, Gotainen, Uzezteko Lubat konpainia eta ere igante arrestitan Gotaineko plazan kantore müsika emanaldi berezia …
Egitaraua heben klika "Made in heben"
Mixel Etxecopar antolatzailea :

Txori Mugariak deitzen da, neskenegünean, arratseko 19-etan  Maialen Lujanbio eta Xabier Erkiziaren eskütik, Hebentikeneak proposatzen deikün hitzordüa. Maialaen Lujanbio bertsoalaria da eta Xabier Erkizia, nolazbait erraiteko soinü trafikazale. Txori Mugariak, zentzü zabalean iparra aipatzen dü, bakotxak bere iparra txerkatzen düalakoz, eta Euskal Herriak ere bere iparra düalakoz. Lan honen obratzeko, bikotea elkarrizketa egiten Iparraldean gainti ebili da. Ororen bürü, obrak, Maialen Lujanbioren bertso, kanta edo testü irakurketak eta Xabier Erkiziaren soinü bereziak sartüz, irrati emanaldi edo soinüzko dokümental baten ütxüra agertzen dü.
Xabier Erkizia :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan