XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Obra zonbait eta animazione andana

Mauleko zinka ostatuko zinka bizirik elkarteak bilan arras baikor bat egin du. Bere biltzar nausia beitzen igan astean. Xehetasünak Iulen Guiresse elkarteko kide batekin :

Bedatsean 2 kontzertü handi egin zütüen Vendetta eta Xutik taldeak jinaraztez. Jendea ere jin zen saldoan eta Mauleko bestetan ere sekülako arrakasta uken düe. Hortako sos aldetik sekulan beno hobeki dira. Bestalde aintzineko hilabeteetan sos biltze kanpaina bazüen, nahiz eta ez dutuen 30.000 euro bildu halere 3.000 eurotara heltü dira. Horrekin sukaldea arreberrituko eta sono berri bat erosiko düe. Audela sartzean korridore bat eraikiko düe.  Hola auzoek ez düe arrabotsik entzunen, edo oraino gütiago. Bestalde beste obra zonbait egitekoak dütüe, bena lehenago jabe eta aüzoekin ikusi behar düe. Horietaz gain, hebentik goiti 3 aste guziez kontzertu bat eginen die, bai eta ere eztabada, liburu aurkezpen eta joko gaualdiak antolatuko (Hilabeteko lehen ostirale oroz). Bena lehen hitzordua setemearen 23an da, hots ostiral gaüan, Zoo taldeak Zinka ostatuaren sartzea ospatzen beitü.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan