Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

2020 KOBLA-Bertso kronikak:
Emankizüna



Gaü hontan (2016/10/28) kontzertü gaüaldi bat antolatürik da Atharratzeko Prefostan.
Poucet ikusgarria badate neskenegün gaü hontan 9 orenetan(2016/10/29) Mauleko Tokia kasernaren üngürüan. Xiberoko antzerkilari amatürrak biltzen dira Tokia antzerki konpanian, eta horiek hontü lana düe emanen. Üda hatsarrean jadanik eman düe Maulen eta Barkoxen bena arraemaiteko galtoak izan dira. Tokia antzerki konpainiako Mixel foucher :
Lizeotarrak izeneko taldea ebiliko da
« Ametsen gillika » Eskiulatarren ikusgarria aste ondar hontan emanik izanen da Eskiulan ! Hiru emanaldi izanen dira eta jadanik lekü güziak saldürik izan dira. Halerik ere beste paradarik emanik dira ondoko asteetan : azaroaren 5ean Hazparnen, Donapaleun azaroaren 11 eta 12an eta azken emanaldia Angelun, azaroaren 26 an ! Badu urtea ikusgarria prestatzen ari direla eta oren bat eta erdiz, dantza eta kantorearen bidez amets bat kontatuko düe, 16 dantzari eta 20 bat kantariek. Graxiana Castillon-ek ikusgarria zertaz den erraiten deikü :
Grabadüra ikastaldi bat bada neskenegün hontan (2016/10/15), Mendikotan. Uztaro eta « le voyageur » atelierrak düe elkarlanean antolatzen. Hola nahiantek oro ikasten ahalko düe nola egin grabadüra bat, audela berek haütatütako üdüria grabatzen ahalko düe. Hitz ordüa 10etan Mendikotako atelierran, Uztaro edota Gonzalo etxeberriaren atelier etzean. Arrestiko 6ak arte iraunen du. Ondoko ikastaldia azaroaren 12an date. Xehetarzunendako deit: 

