Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Üdan ikasten jarraikitzen dügü !
Emankizüna

Mixel Garikoitz Saintüaren beila iraganen da agorrilaren 29 hontan Ibarren.
Artxiboan



Zinka ostatüan Flakutt taldeko nafartarrak ariko dira neskenegün hontan (martxoaren 20). Uharteko txalaparta eskolatik abiatü zen xede hau. Zurezko edo bürdinezko txalapartak baliatzen dütüe besteak beste, eta Maiatza tauladetan festibalean ikusi zütüanak badaki hamarnaka taula ezarten dütüela taulada gainean. Flakutt taldean berriz, müsika elektronikoarekin üztartü düe txalapartaren erritmo zaharra. Bere lehen diska plazaratü züalarik taldea aipatü bagünüan ere, berriz ere Flakuttekin ezagützea proposatzen deiziegü heben.
Maddi Oihenart eta Jérémie Garat ariko dira lehen partean, eta Pier-Pol Berzaitz bere soinüegileekin ondotik. Xiberoko ikastolek antolatzen düen kantaldia bihar arratsan dateke (martxoaren 13), 9etan, Atharratzeko elizan. Maddi Oihenart eta Jérémie Garaten alkarlanaren berri emanen deiziegü, eta alkarrizketaren erdian, Zinka ostatüan grabatü kantore bat ere entzüten ahalko düzüe.
Iragan neskenegünean 50 bat bildü ginen (kontatürik) Urdiñarbeko Xistera ostatüan lau bertsolarien behatzeko... apairü ezinago hon batetarik landa halere. Xumai Murua, Sustrai Colina, Mixel Aire "Xalbador" eta Eneritz Zabaleta bertsolariekin ontsa erri egin züen hor zirenek. TTK gai emaile lanetan ari izan zen, eta zonbait aldiz ez zen aisa bertsolariek egin beharrekoa. Entzün adibidez nola kantatü züen xiberotar hitz zonbaiten erranahia asmatü behar üken züelarik :
Molièren antzerki ezagün bat ikusgei dateke Mauleko zinema gelan ostirale hontan. "Les précieuses ridicules" antzerkiaren emaileak Jean-Philippe Daguerrek züzentzen düan taldeko antzezleak izanen dira. Hori beno lehen Molièren beste komedia bat jokatüko düe : "La comtesse d'Escarbagnas". Xehetarzün haboro ükenen düzüe Mauleko kültür teknikalaria entzütez, Christelle Mange :








