Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Psikologia kronika
Emankizüna



Mauleko Zinka ostatüak Okzitaniako aüzoak jinarazten dütü ostirale hontan (barantailaren 12). Kollectif de l'homme seul eta L'amicale bout d'bois taldeak ariko dira, eta bi talde horien behatzeko paradarik üken ez dügün arren, erraiten ahal deiziegü gogotsü jinen direla. Beren aurkezpen artikülüan dioienaz, ardi gazna, piperrada eta txinkorra jan düe haurtzarotik eta horrek eragin hanitx üken dü beren müsikarengan. Hortaz gain, jenteak dantzan ikusi nahi lütüzküe beren kontzertü denboran. Bi talde horien taldeen ezagütza egiteko, entzün Ian, Flo eta Pierrot :
Iragan neskenegünean (barantailaren 13) dagün üdan emanik datekean pastoralaren kargüak eman dütü Barkoxen Jean Fabien Lexardoi errejentak. Alexis Etxekopar "Attuli" izanen da süjeta, bena lauen artean düe kargü hori jokatüko ; Attuli haurra nork eginen düan ez da orano deliberatü, bena besteak bai : Attuli gaztea Mathieu Üthürriborde izanen da, zahartürik delarik Jean Noël Pinque eta azkenik zelütik agertüko den Attuli Jean Pierre Luro "Ttuttu" dateke. Beste kargü handiak Attuliren barkoxtar lagünak dirateke : Lohidoi Jeannot Agor izanen da, Bidegain apeza Jean Larrandabürü eta Marxe Eihartzet Patrik Queheille "Kampo" pastoral idazleak dü jokatüko.

Xiberoan eüskaraz bizi diren alkarte zonbaitek eta herri alkargoaren eüskara batzordeak aküilatürik, Eüskaraz Bai dinamika aitzina doa. Bada urtea hasi zirela biltzen, gogozkatzeko hatsarrean, eta xiberotarrengana joaiteko ondotik. Enpresa eta saltegiengana hersatü dira hasteko, eta orotara 50 dira Eüskaraz Bai xedean sartzeko gogotsü agertü direnak. 

