Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

2025 Üdako artxibo kronika
Emankizüna

Asto laparra
Artxiboan



Lehentze, Libürüaren Egüna antolatürik zen Maulen. Jenteen aldetik beti haboro egürikitzen bada ere, jentea huillantü da eta pentsatzeko da ondoko urtetan bere püblikoa atzamanen düala Literatür agerpen berri honek. Eüskarazko libürü eta argitaletxe andana bat bildürik ziren parropiako gelan eta eüskarak behar düan presentzia üken düala, azpimarratzeko da. Mintzaldiek ere, arrakasta üken düe eta antolazaleak botzik agertzen dira. Hots, esperantxa da ondoko urteetan ere, holako xede bat berriz eramanik izanen dela.

Pierre Rousseu Latxikana Xiberotar kantaria omentüko dü Xiberoko Zohardia alkarteak dagün apirilaren 30ean Xiberoa Kantüz festibalean. Horrez gain, alkartearen 40. urtebürüa ospatüko da aurten. Honen kari, dantza eta kantoreen üngürüan, belaunaldi ezbardinetako gizon eta emazteen biribilkatzea asmo dü alkarteak, setemearen 29an Maulen emanen den ikusgarri sorkuntzan. Azkenik, biltzar nausi ürrentzean, gazteen batzorde bat sortürik izan da. Batzorde honen helbürüa da, idei berrien ekartea eta gazte haboroen sararaztea Xiberoko Zohardia alkartean.
Filma berezia, bortitz, ausarta, historia opilotsü, aktür jokü hona, irudi eijerrak, soinü apaintze honak, holako oharrak entzün dira, martxoaren 10an XORA, Peio Cachenaut-en filmaren lehen hedapenaren elkitzean. Maule-Baitha zine gela bere 250 leküekin ttipiegi baratü da. 50 jente lekürik gabe egon dira eta so egileek apirila ondar artino egürüki beharko düe orai, filmaren ikusteko parada ükeiteko. Zine gela güzietan izateko banatzaile ofizial baten ükeitea beharrezkoa da.

Xiberoko lehen libürüaren egüna iraganen da martxoaren 17an neskenegünarekin Maulen. Jean-Louis Davant, lehen edizione honen egüzaitak, Eüskal Literatüran pasealdi bat eskentüko deikü ostiralean 19.00etan Ondarrearen Etxean, ekimenaren estrenatzeko. Biharamenean parropiaren gelan, argitaletxeak, libürü saltegiak, libürü tratülantak, idazleak, erakus-mahainen gibelean izanen dira, beren eskentza edo libürüen erakusteko bai eta püblikoarekin mintzatzeko. Horrez gain, heben gaintiko idazle zonbaitek beren libürü berria presentatüko düe, mintzaldiak ere izanen dira, libürü irakurketak, eta atelierrak. Animazio güziek dohainik dirate eta
XORA Peio Cachenaut-en lehen filma lüzea hedatüko da lehentze püblikoaren aitzinean martxoaren 10ean Maule-Baithan. Ixtoriak gei ezbardinak jorratzen dütü, lehen lerroan transmizioa eta ondarrea, kasü hontan arte sorkuntza sailetik ikusirik, baita ere lokarri hersi eta misteriotsü horik sorkuntza eta bürüjabetzaren artean. Azkenik ere, sortzailea eta bere obraren arteko harremanak… Maisü / ikasle harreman horren adierazgarri, Jef Goyhenexpe eta Ttittika Rekalt, bi aktür nausiek harreman ezbardinak dütüe eüskararekin : batak ama hizkuntza dü eta bestea aldiz eüskaldün berria da. Zinemak bere rola düke, transmizio honen lekükotarzüna izanez, pantailan literalki agertüko beita.





