Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Ipuinak 2012-2013
Emankizüna
Jean-Fabien Lechardoy Barkoxtarra
Artxiboan



«Xiberoko Antzertia edo Pastorala», Junes Cazenave-Harigileen azken libürüa plazaratü berri dü Eüskalzaindiak. Idazleak, Pastorala antzerki mota bezala ikertzen dü libürü hontan. Pastorala, Nontik jiten den ? Nola idatzirik den ? Nola antzezten den ? Zoin diren errespetatü behar diren arauak ? zehazten dü ere. Pastorala antzezten düan herrian, nolako dinamika sortzen den ? ere deskribatzen dü eta libürüaren azken partean, izan dadin pastoralak, ipuinak, olerkiak edo ützülpenak, jorratü dütüan literatürako sail ezbardinetaz bere gogoeta egiten dü. «Xiberoko Antzertia edo Pastorala» Junes Cazenave-Harigileen libürüa, libürütegi hon güzietan edireiten ahal da oraidanik.
Kontzertü, zinema edo pailaso-klun ikastaldiak, proposamen ezbardinak lüzatzen dütü
“Orhitzapenak” ikusgarria arrakasta ederra bildü dü apirila ondarrean Olorueko Jeliote gelan. Beste behin ere, Eskiulatarrek Eüskal kültüraren aldeko etxekimentüa erakatsi düe “Orhitzapenak” jeiaren bidez. Eskiulako haur, gazte eta gehitü bildü dira beren gazte denborako “Orhitzapenen” kontatzeko. Orhitzapen horik, Eskiulako haur eta gaztek jokatzen züen jelkaldien bidez. Dantza, kantore, bertset, entzün eta ikusi ahal izan dira. Gazteriaren aldetik dinamika ederra bazen eta püblikoa botzik ta lillüratürik baratü da. “Orhitzapenak” ikusgarriaren bidez, gehitü eta gazteen arteko transmizionea erakutsi nahi izan da, eta Eskiulan diren Eüskal kültüraren etxekidüra.

Xiberoa Kantüz 18. Festibala iraganen da apirilaren 30ean astelehen gaüan 21.etan Mauleko Jaï-alaian. Aldi hontan, Pierre Rousseu « Latxikana » omentüko düe. Latxikana bera ariko da kantan bederazkan edo Negeloua eta Beñat Arhantzetekin, bai eta Xiberoko kantari andana bat ere agertüko dira taulen gainen, hala nola, Sohütako kantarisak eta Gaztelaï taldea, Delphine Eyheramendi eta Maialen Larrory, Ezpeizeko Xiberoko Jauna pastoraleko kürra, Ürxantxak, Xamarra taldea, Eskiulako Henri eta Graxana Castillon, Xiberoko Zohardia taldea, Altzürükütarrak, Niko- Jean Etxart eta Robert Larrandabürü.
« Le chat en poche » Feydeaux-ren antzezlanarekin ürrentüko da Maule Hiriko kültüraldia. "Théatre de la bulle" eta "Les pieds dans le plat" konpainiak jüntatü dira antzerki honen egiteko. Tauladaren gainen 6 aktür agertüko dira, Georges Feydeaux-ren aspaldiko obra honen emaiteko. Feydeaux XIX. Menteko antzerki egile famatü bat da, bereziki « Vaudeville » estiloa jorratü düana. Familian ikusten ahalko den 

