Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Aldikoan aldi
Emankizüna



Artista eta jentezionearen artean, ekiak ere bazterrak alegeratü dütü. Ostirale arrestia haurrer züzentürik bazen, arratsan festibalaren estrenatzea egin da Alozen. Azpimarratzeko ostiraleko kantaldiak arrakasta ederra üken düala, ürrentzeko soegilek ezin isiltüz jarraiki düe gaüaldia. Neskenegüneko kontzertüak ere boztarioa ekarri dü, Berberrek eskentü düen ikusgarria korpitzak ihaurrasi dütüe. Igantean, egünaldi herrikoia bezain goxo eta ederra eskentürik izan da.

Sorkuntzaren bidez, beren ez adostarzüna agertü dütüenak omentüko dütü Xiru festibalaren 23. edizioneak, « Ez zirelakoz bat » izen bürüa hartüz. « Ez dok Amairü, Eñaut Etxamendi, Joseba Sarrionandia, emazteak, Amazir popülüa ala preso direnen hitz eta kantoreak, besteak beste, dira haütatürik izan ez adostarzün honen adibide. Xiru festibala martxoaren 30 tik- apirilaren 1 arte date, Gotaine-Irabarnen. Müsika , kantore, antzerki, ipuin, dantza, pelota partida, eta herri bazkariaren üngürüan iraganen da. Bestalde, Ütürzabala » ko eremüan eraikiko da, Chahab irandiar zizelkariaren lan bat eta azkenik, haurrer ere arte bat emanik izanen zaie, Joseba Sarrionandia eta Eñaut Etxamendiren sor lanetara paratüko beitira…
Bere iraultza ixilaren aitzina eramaiteko nahiküntea berrietsi dü Eüskal Kültür Erakundeak Maulen egin düan biltzar nausian. Haütetsi eta kültür alkarte andana baten aitzinean, Erakundeak kültüraren garapen iraünkorra eta zabaltzearen alde egiten düan lanaren bildüma egin da. Gizartea kanbiatzen den bezala, barne eztabada eraikizale eramanez, erakundearen lan ildoak kanbiatzen ari dira. Egitüra püblikoak edo alkarteen partaidegoarekin, geroago eta haboro lan egin beharko dela azpimarratürik izan da, gogoetak eta ekintzak betan eramanez. Kültüraren osagarria hizkuntzaren egoerari lotürik beita, kültür eragileak eta haütetsiak aho batez mintzatü dira erraiteko, legearen bidez eüskara ezagütü behar dela lehen bai lehen.
Sorkuntza saileko CROS akademiaren saria lortü düe, Mixel Etxekopar eta François Rossé soinülariek, Elkar dizketxearekin plazaratü düen «Transhumantzia» dizkarentako. Akademiak jakinarazi düanaz, saria eman izan zaie tradizioari eman deioien tratamentü garaikidearentako. CROS akademia oso famatürik da Frantzian eta erreferentzia da müsika sailan. Mixel Etxekoparek erran deikünaren araberan, ez düe deüs berezirik egürikitzen sari honekin, baizik eta orai artino bezala Europa osoan kontzertüak emaiten jarraikitzea.

Beren ez adostarzüna sorküntzaren bidez agertü dütüenak dütü omentüko 

