XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Pierre Suhescun, Bildozeko aüzapeza izan da "Mauleko Komerxanten Batarzünak" antolatü düan zozketan otoaren irabazlea. Urtarilaren 19ean egin da tirajea eta mementoko 12 sari partekatürik izan dira. Beste irabazleak dira : 1000 euroko erosgei bat : Annie Arostegi Laplace ;  Ber saria : Solange Iroulart ; 500 euroko erosgei bat : Marie Rose Ascos ; Ber saria : Colette Mugurdoy eta 200 euroko erosgei bat irabazi düe : Yacine Rezki, Louis Iratchet, Denis Barbe-Labarthe, Idiart anderea, Celina Bidalun, Pierre Elkegaray, eta Carine Lahirigoienek.

Entzün Jean-Bernard Perez "Mauleko Komerxanten Batarzünako" bürüa : 

12000 sogiletara heltü dira bigerren sasu hontan Santa-Graziko Lavernan. Bijitalarien % 80a frantsesak balinbadira baratzen den % 20a espainolak direla deioie, horietarik haboroenak eüskaldünak dira. Haien bijitak preziatürik dira hebenko bakantza sasuetarik kanpo agitzen beita. Bestalde, elhür güti izatez negüko sasu hatsarre hontan San Martiko eta Iratiko lerragüneetan ziren jenteak hüllantü dira Lavernaren bijitatzera. Karbe honen zabaltzea pübliko zabal bati, baikor izan da herriko ostalerentako, batez ere egüerdiko bazkarientako. Bijitalari eta espeologoen arteko bizitzan izigarri ontsa doa eta turistentzat gaüza bat haboro bilakatzen da bijitetan. Ürrentzeko, bi urte horietan bidexkaren azkartzen ari dira eta jenteen oharrer ihardesteko gisan, karbearen argitarzüna azkartzeko xedea düe.

Entzün Aline Elgoyhen Laverna karbeko ardüradüna : 

Pierre-François Etxegoyhen da ODACE-eko lehendakari berria. André Berrogain-ek 4 urtez kargü hortan egonik, 2011ko biltzar nausian bere leküa ützi dü. Xiberoko enpresa bürü haboroenak hor ziren Xiberoko ekonomiaren harat honaraten ikusteko. Beste kanbiamenetan, Jean-Pierre Hittaren lan postüa amiñibat kanbiatürik izan da. Herri Alkargoaren konpetentziak geroago eta handiagoak izatez, J.P Hitta denbora erdiz ariko da ekonomia sailan eta beste denbora erdiz ODACE-ean.

Entzün Pierre-François Etchegoyhen ODACEko lehendakari berria :

Etxeko puxka zaharren arrabaliatzeko, gaüzen pausatzeko eta saltzeko güne berri bat sortü da Maulen. Igaran abentüaz geroztik zabaltü da Peko Arrüan eta «Dépôt Vente» maneran ibilten da. Müble zahar, ontzi, arropa, edo müsika entzüteko ala filmen ikusteko bigerren esküko tresneriak edireiten ahal dira prezio hoberenean. Kalitatezko puxkak baizik ez dütüe honartzen. Prezioa saltzale eta günearen jabearen artean finkatzen da eta % 10eko komizione bat hartzen dü saltegiaren joanarazleak. Zerbait salgei üzteko edo erosteko, iragan zitee Mauleko Peko Arrüan, leheneko Etxebar bedeziaren etxearen ondoan den saltegi berri hortan.

Entzün Jean-Louis Couvert "Dépôt-vente" saltegiaren jabea : 

Mauleko Komerxanten Batarzünak antolatü düan « Izar honaren Pean » egüberriko operazionearen zozketaren tirajea egin da. 15 zenbaki txotxean helkirik izan dira, haatik zehaztü gabe norek zer irabazi düan. Ondoko zenbakiak düenek beren izena ezagütarazi beharko düe, bakotxaren saria finkatüko düan bigerren tirajean parte hartzeko. Segürra den gaüza bakarra da, zerbait irabazi düela. 15 zenbakiak dira : 19802, 19582, 49436, 40475, 59025, 48406, 27726, 13345, 35444, 13636, 53313, 34521, 53035, 27981, eta 30075. Zenbaki horietarik bata düenek, beren bürüa ezagütarazi behar düe lehen bai lehen Mauleko komerxantekin harremanetan sartzez. Dacia Sandero delako oto bat bada irabazteko, baita ere 1000 euroko bi erosgeiak, beste bi 500 eurokoak eta 10, 200 eurokoak.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan