XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Turismaren Bankoa sortzeko ürratsetan da Crédit Agricole banketxea. Turisma sailako ofizioko güzieri, eskeintza egokiaren proposatzea da bere helbürüa eta hortarako ofiziokoen lagüntzarekin sortzen ari da eskeintza berria.Turisma saila berezia beita, hortarako formatürik diren langileak ezarriko dira, ofizioko jenteen zerbütxüko, leküko agentzia güzietan. Bedatsean hasirik den gogoeta, larrazken hontan jarraikiko da eta urte ondarra gabe lehen proposamenak zabaltüko dütü.
Marie-Dominique Desagher xede eramailea :

Dyn'aero, Dijon-eko egazkin ttipien egiteko enpresa ez dügü orainokoan Xiberoan ikusiko. Oroitzen gira, Artzainak taldeak züala, Dyn'aero, trenpü txarrean zen entrepresa erosi, iragan urtean. Urte batez, Artazinak taldea lanean aritü da, enpresa Euskal Herrira hüilantzeko. Bena, aerodromo baten ükeitea ezin bestekoa da enpresa honentzat. Xiberoan holakorik ez beita, eta baten sortzeak lauzpabost urteko ikerketa galdegiten beitü, anartean, Dyn'aero enpresa, Paueko aireportüala hüilantürik izan da setemere hatsarrean. Enpresak hamahiru langile dütü, Dijon-etik jinik lau direlarik.

Entzün Mixel Etxebest Artzainak taldeko bürüa :

 

Argazkia : Laurentx EtchegoinMauleko Alkar kooperatifak, 30. urte bürüa ospatzen dü aurten. Lauetan hogeieko hamarkadaren hatsarrean, langabezian aurkitü zen multxo batek züan enpresa sortü eta geroztik garapena haundia ezagütü dü. Burdinazko zürtajeak egiten dütü. Bordalen, Okzitaniako Tolosan eta Montpellieren adarrak zabaltü dütü azken urte horietan. 100 langile dütü enpresak, eta 20 millioi euroko salmentak. Alkar enpresaren sortzea eta garapena kondatü deikü Philippe Ascone-ek, entzün :

Eticoop alkartea, enpresa sortzea, garapena, ala transmizioa, baita berrikuntzaren bultzatzeko, kooperatibismoaren ispiritüan eta lürraldearen zerbütxüan, sortü da urte hatsarrean. Baliabide berezia proposatzen dü enpresabürü geien lagüntzeko, xedearen hontzeko, finantzabideen atxemaiteko eta hiru urteko jarraikia. Enpresen transmizioarentako ere beste baliabide berezia eskeintzen dü. Azkenik, formakuntza berezia ere proposatzen dü Crédit Agricole banketxeko langileentzat, alkartarzünezko ekonomia tratamentü berezia galtatzen beitü. Erran behar da, Crédit Agricole banketxeak düala Eticoop alkartea sortü. Interesatürik denak, eticoop.fr web günean aurkitüko dütü xehetarzün güziak.

Jean Mixel Larrasquet züzendaria :

Iratiko batzarri güne berriaÜda hontako turisma sasoina Xiberoan, 2012koaren ildo berean agertzen da jadanik, ertaina. Arramaiatza oso txarra izan da eta üztaila ere, denbora ederra izanik ere, ez da beste urtez baino hobeagoa izan. Agorrila üsatü bezala hilabete hona izan da. Kakueta bezalako günetan, arramaiatzan aphaltze haundia izan bada, üztailako zenbakiak, joan den urtekoak baino hobeagoak izan dira. Agorrilakoak aldiz ez dira oraino ezagütüak. Hostalaritzan, krisiaren ondoriak sentidü dira. Jentetze berarekin, konsümo gütiago izan da. Orai turismo sailekoek esperantxa düe, iraila eta ürrietan denbora ederra jarraikiko dela, sasoin ondar hon baten ükaiteko.

Entzün Maddi Bengoechea, Iratiko langilea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan