XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Joan den abentüaren 21ean, Euskal Herriak, "Le journal du pays basque" bere kazeta galdu züan. Kazetaren langile ohiek, komünukabide berri baten sortzeko ürratsetan dira üda atsarreaz geroz. Bilküra püblikoak egiten dütüe, xedea herritarekin gogozkatzeko eta sos biltze kanpaña baten eramaiteko. Oraino lagüntzaile eskasean beitira, Xiberotarrer dei egiten düe eta bilküra bat antolatzen düe asteazken hontan, irailaren 24ean, 18:30etan Mauleko zerbütxü günean.
Battitta Guiresse :

Lehen ondarkinak sartu dira astelehen hontan, irailaren 22a, Xarrikotapeko Mendixka ondarkintegian. Bil ta garbi sindikataren xedea da, 17 miliu euro koste dü eta 75 000 jenteen ondarkinak tratatüko dira. Amiküze, Bidaxüne, Garazi, Baigorri, Saliese, Xalbaterra, Xiberoa eta Oztibarreko 178 herrien ondarkinak ekarriko dira, 20 000 tona. 7 jenteek joanaraziko düe günea eta ondarkinen parte bat laborantxan erabilteko hongarri bilakatüko da. Gora behera franko izan ondoan herrian, azkenean bazterrak anpletü dira eta herriko etxearekin harremanak abiatü dira.
Dominika Boscq Bil ta Garbiko presidentordea :


Andoni Tellier Mendixkako ardüradüna :


2014eko Xiberoko Botzaren Etxez Etxe sos biltze kanpaña hasten da, arramaiatzaren 21ean, neskenegün hontan. 
Üda ondarra artino, herriz herri ebiliko dira, irratiko lagüntzaile, administrazaile eta langileak, beste urtez bezala züen süstengü ekonomikoaren galdegiteko. Aurten musa bat eskeiniko deizüegü. Aitzinetik eskerrak eginen deiküzüen batzarri honarengatik.
Oihana Larrandaburu X.Botzako administrazailea :

 

Üdako sasoina geroz eta llabürragoa, bizi dügün krisia kontütan izanik, ororen bürü 2013ko turisma sailako bilana, oraino okerragoa izaiten ahal zela azpimarratürik izan zen, iragan astean egin zen Xiberoko Turisma bülegoaren biltzar nausian.
Majilou Garikoitz turisma bülegoko animatzailea :

Odace alkarteko animatzaile den Jean Pierre Hitta erretreta hartüko dü arramaiatz ondar hontan. Urte andana batez, ofiziale, komersant eta enpresa sortzaileekin eraman züan hüilaneko lanaren jarraikitzeko nahiküntea berretsi dü Odace alkarteak eta animatzaile berri bat hartüko dü lüza gabe.
Entzün Beñat Elkegarai alkarteko bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan