XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Azia alkarteak (xiberoko ekonomia süstengatzen düana clej-en bidez edo orano gazteer lagüntza ekarten beren lan txerkatzean eta beste) bere biltzar nausia egin dü ostirale hontan Barkoxen!!
Erran behar da beren kidearen heina ejerki emendatü dela aurten 13 beidira orai, 5 pa 6 kide berriekin.
Arrakasta ejerra üken dü beren biltzar nausi bereziak. Mahain üngüru gija antolatürik ziren, 3 mahain üngürü non ere aipamenak ez ziren berrak.
Xede hanitx dagün urteko, horietarik nausiak direlarik “xiberoko lanaren gida”-en ageraztea, egon nahi diren gazteek ikasketak haüta dezen xiberoko lanaren arabera.
Eztabada gaüaldiak zabaltüko dütüe ere, ahatze gabe mügazgaineko harremanaren indartzea lan trükaketa edo ikastaldien antolatzez bi aldetarik.
Ohartaraz dezagün langile bat badüala alkarteak, hartakoz ere  eta beren lanaren lagüntzeko, adezione bat proposatüko düe dagün urtetik aitzina.

Joana Hoquy:

Zazpigerren CLEJ-arentako sos biltze kanpaina hasi berri da. CLEJak sosa perestatzen dü %0ko heinean, Xiberoan enpresa bat sortü edo projeta bat arrahartü nahi düen gazteer.
Sos lagüntzan parte hartzeko hilabete oroz 15 euro galdeginik da edo bestela 180 euro emaitea urtearentako.
Aintzineko urtean kasik 40.000 euro perestatü bazen, 12 xedentako, aurten espero da orano sos haboro biltzea.
7.CLEJeko ko-presidenta ta AZIA elkarteko Claire Recalde eta David Etchecopar Attuli:


Bestalde sos lagüngoaren ükeiteko projeta Xiberoan berean plantatü behar da, eta 18/35 urte artean üken. Xehetarzünentako deitü behar da Claire Recalde AZIA elkarteko animatzailea 05.59.28.67.62

Urte oroz bezala Credit Agricole bankak bere biltzar nausia egin dü Urdinarbeko Xisteran.
Jende talde ejer baten aitzinean aipamen hanitx eginik izan dira.
Beren zenbakiak eman dütüe eta horien arabera üsatü beno hanitxez ere haboro sos perestatü düe.
Aurtenko aipamen nausi bezala Credit Agricole bankak laborantsa haütatü züan.
Hortaz eta beste aipamen zonbaitez beren ikus püntüa emaitera jinik ziren Crediteko klientak.
Ürrentzeko, beren alkarteko sos lagüngoa aipatü eta, sariestatü dütüe hiru enpresa xiberoko lehua deitzen düen trofeo batekin.
EMO Maule sartzeko industria, Amani lili Atarratzeko lili saltegia eta Landran laborantsa etxaltea.
Dominika Epherre Crédit Agrocolaren züzendaria:



Iragan ostiralean Xiberoko Mission localak egünaldi berezi bat antolatü dü, Frantzian mission localaren astea beitzen.
Parada hortan, ARMAX lantegiaren bisita, eta atelier berezi bat antolatü düe, hor bakotxak Xiberoan beren bizi xedea zoin izaten ahal den gogozkatü dü.
Jakin behar da Mission Localak eskola sistematik kanpo diren 16 eta 26 urte arteko gazteak lagüntzen dütüala, izan formakuntza edo lan edireiteko,ala apartamendü, permis, hots sos lagüntzak edireiteko ere bai.
Xehetarzünak Xiberoko mission localeko Arantxa Oxandabaratzekin :


Xiberoko mission localarekin harremanetan sartzeko : 05 59 28 78 79
Bestela bulegoak Mauleko zerbütxügünean dira.

Bürki zühainetik sapa saltzen düan enpresa berri bat sortü da Xiberoan, O’Lürra izenekoa. Bürki sapa edari gija baliatzez, bedatseko kürra edo xahatzea egiteko hon da.
 Orrokorrean bertüte hanitx badütü: izan artikülazionentako edo artrosarentako, larrüarentako ala biloentako, bai eta ere indar arraberritzeko, hots bedatseko xahatzearen egiteko.
Bertrand D’hulst eta Gilles Pie O’lürra enpresako sortzaileak, Burki sapa hori Ligi aldegaineko oihanean biltzen düe. Ximun Uthurralt  harat izan zaükü :


Goiz oroz, barürik   15cl ko godalet bat edan behar da 3 astez.
3 butillak bürki sapa 30 eurotan saldürik da edo internetez « o’lürra » webgünean edo xüxenka Xibero Bio edo « severine et compagnie »  edo AMAPetan (Maule, Atharratze ta Donapaleun)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan