XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

×

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 294

Abentüaren 22an zabaltüko da Izarbeko lerragünea. Iraüpen eskia edo ski de fond delakoa, baita lerrakia ala raketen egitea proposatürik dira. Lerra güne hori ezezagüna da, ata, denbora ederrekin bixta ezinago ederra eskentzen dü. Izarben, ski de fond-ren egiteko 31 kilometra ordoki den bidexkak badira eta 15 kilometra bidexka raketen egiteko. Hots, familian egünaldi goxo baten iragaiteko güne egokia. Ostatü, jatetxe, material alokaidatze oro edireiten ahal da Izarben eta audela batzarria eüskaraz eginen deizüe Eric Altçacebe lerra güneko ardüradünak eta Patrick Aguerre Itsasuarra ostatüko joanarazleak.

Entzün Eric Altçacebe eta Patrick Aguerre Izarbeko lerragüneko ardüradünak : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

ODACE egitüraren geroa düdan ezarririk da, ez eramaiten düen lanarentako, baizik eta ekonomikoki ezin beitü hola jarraik. Aurten 12000€ zilo batekin ürrentü dü eta 2013ko urtea zilo batekin ere ürrentüko dü. Iragan urtean, ODACEko langileak Alkargoarentako lan egin badü denbora erdiz, erran behar da ez da nahi bezala ibil. Ondorioz, Xiberoa Herri Alkargoak ekonomiaz ardüratüko den teknikalari bat hartüko dü bere gain. Prefosta, Herri Alkargoak, ezin düke langile bat hartzen eta lehen ber heinean ODACE lagüntzen, horrek dütü arrenkürak sortzen. Bestalde, ODACEko kideek düdan ezarten düe langile berriaren disponibilitatea, hüilantarzüna eta dener kasü egiteko gaitarzüna.

Entzün Pierre-François Etxegoyhen ODACE egitürako lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

2013ko urtarilatik aitzina sos berri bat Xiberua, Lapurdin eta Baxe-Nafarroan. Eüskal moneta alkarteko kideak Maulen ziren, "Eusko" xede berriaren presentatzeko. Leküko sosa baten izateak abantaila ekonomikoak ekarten dütü eskualde batean. Horrez gain, helbürü desberdinak badütü, eüskararen builtaraztea, berziklapenaren azkartzea, alkarteen lagüntzea eta ekonomia sozial eta solidarioaren azkartzea. "Eusko"-ren baliatzeko alkarteko kide izan beharko da, baldintza ezberdinak errespetatzeko izanen direlarik. Maulen 30 bat jente bazen, komerxant, enpresa bürü, alkarteko kide eta prefosta kontsumizaileak. Arrenküra eta düda franko agertü dira eta antolatzaleen arabera baikor da interes bat sortzen beita. Xehetarzün haboro : euskalmoneta.org web günean.

Entzün Mailalen Errotabehere "Eusko" moneta alkarteko kidea : 

Soinüaren telekargatzeko
(esküineko klika)

Aitzindari izan nahi dü Departamentüko Kontseilü Orokorrak, hartarako 70 "Geroko Gazte Enplegü" sortüko dütü. Lan mündüan sartzeko gazteen lagüntzea da dispozitibo berri honen helbürüa. Enpresa batean lan egiteaz gain, formakuntza eta kalifikazione ibilte bat eskentüko zaio gazteari eta zürkaitz bat ere ükenen dü. 2013an, 700 postü sortze züzena düke Departamentüak, 2014an aldiz 1500 eta honen beste 2015ean.

Entzün Arnaud Villeneuve Kontseilü Orokorrean "Gazteen Zerbütxüaz" ardüratzen dena


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

EBL Mauleko enpresa, berrikuntza eta ikerketa sailan egiten düan indarrentako, sari bat erabazi dü. "Galtza berde" odi berezia da, plastika eta poliester ekeiaz eginik, hur zikinen sanoamentüan baliatürik da. EBL, indüstriako beste enpresa hanitx beazla, memento txarra igaraiten ari da. Epe llabürreko helbürüa dü bere 18 langileen etxekitzea. Hartarako, kanpoan erosten züan ekoizpen bat, berak ekoiztüko dü 2013an. Kontratü honak izenpetü dütü jadanik eta ikertzea jarraikitzen dü, merkatüaren behar berrier ihardesteko gisan.

Entzün Xabi Thicoipe EBLko langilea :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan