XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Urtez-urte arrakasta kausitzen düan besta da. Olorueko eskalada mürrüan, 24 orenez eta etenik gabe, kirolak eta bestak bat egiten düe. Urteen poderioz, nazioarteko hitz ordüa bilhakatü da Olorueko mürrüaren 24 orenak deitü ekitaldia.
Lehiaketa bat ere egiten düe, nahiant güzier zabalik dena, eta ez goi mailakoer bera. Eta kirolaz gain, besta ere izanen da, Fabulous Goyats müsika taldearekin, aiharia badateke neskenegünean eta ondotik Gaston Lefervent taldearen kontzertüa. Neskenegün hontan hasiko da goizanko 9.30tan eta igantean ürrentüko da arrestiriko 3.30tan finalekin.

Pipas Larrandabürü mendizaleak xehetarzün zonbait ekarri deizkü :

Patrice Metais (argazkia) da haütatürik izan Mauleko zankobalu taldearen langile izateko. SAMaren aspaldiko arrenküra zen asteazken eta neskenegün arrestiriez 18 urtez pekoen zaintzeko jentea atzamaitea. Langile berri honek, ments hori beteko dü, beste zereginak ere ükenen dütüalarik. Gazte taldeen trebazale izanen da, bai eta gehitüen talde batena ere, orai artino bezala funtsean.
Patrice Metais Pariseko eskualdetik heltü zen düala 13 urte, eta azken 11 urteetan Mauleko zankobalu taldean ebili da. Taldeko lehendakari ere izan zen urte zonbaitez. Hots, jokülari gazteentako ez da berrikuntza handia, eginen düan lanarentako pagatürik datekealaz gain.
Lanpostü hori sortü ahal izateko, SAMeko zankobalu taldeak erakunde püblikoenganik sos lagüngoa üken badü ere, bere sakolatik sos zonbait elki behar izan dütü. Horrek erran nahi dü oraitik aitzina, delako "sponcor" edo süstazale haboro atzaman beharko dütüela.
Halere, taldeko kideek dioienaz, egiazko beharrünea zen.
Entzün Jakes Jaragoieni egin deiogün alkarrizketa :


Eta Patrice Metais hobeki ezagützeko, entzün bere aurkezpena :

Suak alkarteak Pettarran jadanik proposatzen zütüan gisa hortako ariketak haurrentako, bena aurten, Basabürüala ere badoaz. Badira bi urte Isa Larralde, alkarteko kideak, ariketa horiek proposatzen dütüala 3 eta 6 urte arteko haurrer.
Helbürüa, haurrek beren korpitza ezagützen ikasi dezen, eta ber bidetik, baliatzen ikas dezen. Asteazken hontan (setemearen 23) eginen dü sartzea Suak alkartearen sail honek Alozeko haurtzaintegian, arrestiriko 3ak eta 4ak artean.
Izenak emaiten ahal dira ala leküan berean, ala telefonoz deitzez : 06 72 93 07 87.
Xehetarzünak Isa Larralderen ahotik entzün :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan