XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Mendikotako rügbi taldeak 2011ko sasuaren bildüma egin dü arramaiatzeko biltzar nausian. Sasu hona izan bada orohar, anbizione eskaza azpimarratü düe trebazaleek eta lehendakariak aldiz fresen handitzearen aitzinean, sos sartzeak düdakorrak direla erran dü. Gerogo eta gaitzago da ere, aitzinkontüen orekatzea gehitü dü Battitta Hastoy Mendikotako rugby taldearen bürüak. Dagün urtean gehitüen mailan, izan dadin gizon ala emazteen trebazaleak berri izanen dira. Emazteena ez bada orano ezagütürik gizonena aldiz Bruno Bozom date.

Entzün Battitta Hastoy Mendikotako rügbi taldearen ardüradüna :

Garindaineko eskü-hüxkako elite pro mailako 6 gerren txapelgoa, maiatzaren 26 eta 29ean jokatüko da Ürrüpean trinketean.  Ostegünean bi final-erdiak jokatüko dira. Arratseko 19etan lehen erdi-finalan, Patrick Ibarrola eta Thierry Etxetto, Philippe Bielle eta Thierry Harismendyren etzean ariko dira.  Ondotik bigerren erdi-finalan Waltary Agusti eta Ximun Lambert, Olivier Larretxea eta Patrick Ozafrainen kontre ariko dira. Azkenean, finala igantean 11etan jokatüko da Garindaineko trinketean. Finala xüxenean jarraikitzen ahalko da Xiberoko Botzean Dominika Agergarai lagüntzaleari esker. Aitzin partidan 10etan, René Muscarditz  eta Marc Saldubéhère, Peio Goikoetxea eta Alain Hegiabehèren kontre ariko dira. Ondotik leküan berean bazkariten ahalko da.

Entzün Philippe Sarraude Elite Pro eskü-hüxkako lehiakaz axolatzen dena :

Mauleko hur jokü güne xedea berriz builtarazteko nahiküntea erakutsi dü SAM Kanoe-Kaiak alkarteak, martxoaren 19ean egin düan biltzar nausian. Xedea estatüko zerbütxüen esküetan da aspalditik bena lo bezala. Egün horietan, alkarteko kideak herriko etxean bildüko dira kontseilüko ordezkariekin xedeari builta berri baten emaiteko. Irabarneko gaztelütik San frantses kolegioko zübüala, ibilbide baten antolatzea da helbürüa. Ondorioz, alkarteak bere inganioak heda ahal lezazke. Hur joküen üngürüko lehiak ere antola lezazke, pübliko eta parte harzale hanitx jinaraztez. Xede hona izan leite alkartearentako bai eta Maule hiriko itxürarentako ere.

Entzün Yves Jeanneau alkarteko lehendakari ohia :

Hirugerren aldikotz, Mauleko zanko balu taldeak gelako zanko balu lehiaka antolatzen dü Jai alaian. Hiru egünez partida ezbardinak jokatüko dira, neskenegün igantez kanporaketak eta astelehenarekin finalak. Alde batetik neskak, bestetik pottikoak eta igante goizan gazteak desafiatüko dira. Zortziko taldeak osatü beharko dira, 6 jokülari eta 2 ordezkariekin. Bakotxak 10€ ordaintü beharko düelarik parte hartzeko. Izenak eman behar dira deitzez 06 18 44 90 37 edo 06 22 01 56 02 edo 06 37 24 63 69 zenbakietara. Leküan berean jateko, edateko, eta dutxak atzamanen dütützielarik.

Entzün Jacques Jaragoyhen SAM footeko eramailea :

Setemerearen 2, 3 eta 4ean iraganen dela 2011ko Xiberoko mendi tinietako oto lasterkaldia, jakinarazirik izan da neskenegünean Ecurie des cimes alkartearen biltzar nausian. Abiatzea Maulerik eginen da aldi hontan, dakizüen bezala aldizka egiten beita Oloruekin. Kanbio güti 55 gerren edizione hontan. Kanbiamen nausia dateke Bildozeko prologoaren bikoiztea. 4 kilometroetarik 9 kilometroetara lüzatürik izanen da. Igantearekin, Eskiula eta Aranbeltzeko lasterkaldiak berriz eginen dira aurten. Azkenean, Natura 2000 programak hala manatzen beitü, lan bat eramaiten ari da alkartea, erranik izan da. Lasterka iragaiten den güneetan, lantare, kabale eta beste barbaloten inbentario bat egiten ari da, lasterkaren egiteko baimenaren ükeiteko gisan.

Entzün Jean-Bernard Pinque Mendi tinietako ardüradüna :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan