XÜXENEAN ENTZÜN

Programazionea

Energiaren prezio goratzearen ondorioak ogitegietan!

Mauleko Ithurralde ogitegian 3 aldiz karioago düe energia!

Mozkinen prezioa ezin sobera goratü, hartü gei züen langilea ez düe hartüko!

Oro argitzen deikü Ithurralde arra hartü düan Jean Marie Jaureguy-k:

Argia mauleko kolegioa oküpatürik da goiz huntan!

Goiz huntan aitetamen ganat hüllantü gira: 

Previous Next

Jentearen elestots edo mardailla eküarazteko xedearekin, Louis Labadot Mauleko merak Agerria zertan zen arra aipatü nahi üken dü ; eta segürtatu egin ahala egiten züala hotelaren salbatzeko.

Louis Labadot: alkarrizketa osoa-

-llabürtürik:

Alkartearen dagun biltzar nausia azaroaren 27an date.

Ondoko urratsa abentüaren 15an date, merkatal epaitegian. Hor Agerriarentako beste xede iraünkorrik edo ekonomikoki bizigarririk badüenez edo ez erakutsi beharko düe.

Previous Next

Mauleko Elkar enpresa hein/ozke batez goratzen lagüntzeko, Akitania Berria eskualdearen partez lagüngoa üken dü.

Horren nuntik norakoak emaiten deizkü Jean Jacques Carriquiriborde Elkar lankiako 2 nausietarik bata:

Oraikotzeko (modernizatzeko) 149.615 euro, ikerketa ta garapena egiteko 95.344 e, langile berri hartzeko 30.576 e baita 'nümerizatzeko' 23.695 euro.

 

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan