Emankizünak
Arresti askaria

Aldikoan aldi
Bertso-kobla Kronikak

2025 Üdako artxibo kronika
Eüskaraldiarentako talde berri bat montatü da Xiberoan
Kültür bizipenetaz
Ausaz
Kronika
egun bat hitz bat
Berriak

Profesionalak ariko dira Mauleko zelaian !
Artxiboan



Ikerzaleak alkarteak xede hanitx bürütü dütü 2012an eta a
Urtarila ondarrean, uhuintzak izan dira Mauleko Gaztelüan. Joel Larroque "Les amis du Château" alkarteko lehendakari berria eta bere kideak ohartü dira XVII. - XVIII. eta XIX. menteko pieza elibat ebatsirik izan zirela.
1982ko agorrilan hasi zen lehentze Xiberoko Botza hedatzen. Horren ospatzeko ekitaldi ezberdinak antolatzeko xedea dügü Xiberoko Botzan. Horietan dügü abentüaren 1an "Koblaka aiharia" Muskildiko posonpesenean iraganen dena. Gaüaldia arratseko 8tan hasiko da bertsolariekin, Joanes Etxebarria, Miren Artetxe, Ramuntxo Christy, Ortzi idoate, azken biek aurtenko Xilaba txapelgoan parte hartürik. Aitzinetik, izen emaitea aholkatürik da 05.59.28.29.89 lat deitüz. Bestalde, 2013an beste ekitaldi zonbaitekin jarraikitzeko xedea dügü.
Euskaraz ari diren 26 irrati entzüngei dira oraidanik sakolako telefonetan eta Ipad bezalako plaketetan. Iragan urtean, Antxeta Irratiak "Berria" egünkariaren bursa bat lortü züan eta Antxetaren proiektüa FitBak enpresak garatü züan eta Uhinbak aplikazioa sortü züan. Horren bidez, 11 irrati entzün zitezkeen eta orai beste 15 irratitara zabaltü düe. Haien artean, Iparraldeko 4 Eüskal Irratiak entzüngei dira. Aplikazioa dohainik da, Android eta Iphone mugikor sistemetan erabilgarria. Uhinbak aplikazioa,
Ebizione eta hurte handiak izan dira Larrainen ürrietaren 20ko aste ondarrean. Larrainen Irati eta Nafarroako bideak moztürik izan dira eta lau etxalte bakartürik baratü dira. Ebite handien ondorioz Larraine herritik, izan dadin Irati edo Nafarroa aldeala joaiteko, bideetan itses handiak izan dira. Aste hatsarreaz geroztik, ekipamentüko langileak karraskan ari dira lanean bena segür ere obrak lüzatüko dira.















































