XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

ISABTPren xedea Madagazkaren

Madagazkar ügartean lizeo bat eraikiko düe Angeluko Batiment ISABTP ikastetxeko injeniür ikasleek. Xede honek leküko jenteen egiazko beharrüner erantzün nahi dü, gazteek ikasketen jarraikitzeko parada üken dezen. Xede honen aitzina eramaiteko, sos biltzen hasirik dira. Alde batetik enpresa eta norberako lagüngoa galtatzez eta bestetik haiek antolatürik loto edo pelota partida bezalako animazioneen bidez. Orotara 130.000 euro koste dü eraikuntzak. Ikasle horiek beren 5 gerren urteko ikasketak ürrentzen dütüe xede ümanitario bat bürützez. Gobernüz kanpoko egitüra desberdinek egin proposamenetan, Madagazkareko lizeoaren xedea haütatü düe. Dagün martxoan Madagazkaren, hilabete bat eraikitze lan eramanen düe. Madagazkar ziklonak gertatzen diren eskualde batetan izatez, eraikuntza ezagütgarri bereziekin eginen da.

Entzün Maiteja Accoceberry Larraintarsa ISABTPko ikaslea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan