XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Integrazio Batzordearen aldeko aiharia

36 ahalmen ürriko haur lagüntürik dira orotarat aurten Seaskan, Integrazio Batzordeari esker. Horietarik 2 Eperra ikastolan ikasten ari dira. Ikasle horiek lagüntza berezi bat behar düe hezkuntza sailean eta haien lagüntzeko, AVS postüak sortürik izan dira. AVS postü horiek, Frantses Hezkuntza Ministerioak ez dütü osoki beregain hartzen, ata bere eginbeharra delarik. Oroit gira Paueko Auzitegiak arrazu eman zaiola Integrazio Batzordeari eta Frantzia behartürik izan da auzi hortan AVS postü horik beregain hartzea. Haatik, aurtenko ikasurtean, Hezkunde Nazionalak 12 postüetarik 3 baizik ez dütü beregain hartzen. Errealitate triste honen ondorioz, Integrazio Batzordeak beti sos biltzen jarraiki behar dü eta ildo hortan, Biltxoko alkarteak sagarrardo aiharia antolatzen dü azaroaren 20an Urdiñarbeko Herriko gelan. Erran gabe doa, Integrazio Batzordeak denen beharra badüala et züen eskükaldüa eta parte hartzea honki jin izanen dira.
Entzün René Ayphassoro Integrazio Batzordeko buraso bat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan