Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Indüstriako langileekin
Emankizüna



Atharratzeko osagarri etxea eta Mauleko pizinaren berritzea ! Hona zoin izan diren aipagei nausiak "Xiberoa" Herri Alkargoako bilküran. Osagarri saileko partaideekin 2 urteko gogoeta eraman ondoan, azkenean osagarri etxea ez da eginen. Herri Alkargoak, mementoko xedearen baztertzea erabaki dü . Erabaki hau behar üken dü hartü, osagarri saileko profezionalek ez düelakoz beharrezko ikusten holako xedea. Bestalde, Mauleko pizina berrituko da ! Ez delakoz arrauetan sartzen, lanak beharrezkoak dira eta Herri Alkargoak erabaki dü pizinaren parte bat tapatzea. Ondorioz 7 hilabetez pizina baliatzen ahal date. Beste aipageietan : energia berriztagarrien üngürüan ikerketa bat eginen da, Xiberoak, 3 urterentako 150 000 euroko sos lagüntza ükenen dü. Herri Alkargoak, Eüskara ikasi nahi düenen sustengatzea erabaki dü, gaü eskolako kursoen parte bat pakatürik izanen zaie. "Xiberoa" Herri Alkargoak hitzordü bat emaiten dü, azaroaren 6eko, energia berriztagarrien egünaldientako. Aurtenko edizioan berritzapen izanen da eta Mauleko plazan igaranen da.
Arnaud Villeneuve Atharratzeko aüzapezak jakinarazi dü aurkeztüko dela dagün martxoko kantonamentüko bozketan. 37 urteko Atharraztarra azken Herriko bozketan aüzapez gisa haütatürik izan zen eta « San Antoni » Atharratzeko adinetakoen etxeko züzendaria da. Alderdi sozialistaren kide ez bada ere, bere süstengüa badü eta erran deikünaz, haütatürik bada dagün martxoan, alderdi honen taldean sartüko da. Jadanik berriz abiatzen zela deklaratü düan Force 64 taldeko Michel Arhancetek, oraiko kontselü orokorra parean izanen dü. Azken honek 4 gerren mandata ardiesteko abiatzen da. Arnaud Villeneuvek Atharratzeko kantonamentüko eskerra bildü nahi dü, izan dadin komunisteekin, berdeekin edo abertzaleekin elkarrizketak izan direla baieztatü deikü. Eskerrala iragaiten ahal den departamentü hontan, Atharratzeko kantonamentüko bozkak hüllanetik jarraikiko dira düdarik gabe.
Iragan astean Baionan Oztibarreko (Baxenafarroa) bi gazte epaitürik ziren, bigerren etxebizitzen (résidences secondaires) kontrako afitxak ezarri beitzütüen. Proküradoreak 600 euroko isüna galtatzen züan bakotxarentako, bena bazen ere beste zigor galtazale bat : Beñat Etxebest. Soule Navarre Immobilier, Maulen düan agentzian eta salgei züan etxe batetan ere afitxak ezarririk izan beitziren, "partie civile" gisa aurkeztü zen epaitegian. Gazteer galtatzen zeien etxearen mürrüak tintatzea, eta agentzia aitzineko margoketa baten (ikus argazkia) xahatzea, nahiz eta gazteak ez ziren hortaz aküsatürik. 
E.P.F.L edo Eüskal Herriko Lür Eremüen Begiratzeko Erakunde Püblikoaren biltzar nausia igaran da asteazken goizan Maulen. E.P.F.L egitüra 2006an sortü zen, lür arrenkürari ihardesteko gisan. Hein batetan, espekülazioaren kontra düan balioa erakutsi dü, mügak ere bai, bereziki etxebizitza arrapizten den memento hontan. 2009an lür-presionea amiñi bat ttipitü bada ere, E.P.F.Leko kideak, Herriak edo Alkargoak, ez dira egoeraz aski baliatü lürren baztertzeko. Ondorioz, 2009an galtoak apaltü dira. Erosteak, 4 miliu euro heinekoak izan dira, 2008an kasik 6 miliu eterdikoak zirelarik. Etxebizitza mailan finkatü zütüen helbürüetara heltü bada ere, ez da ber kasüa garapen ekonomikoan finkatü zütüenentako.
CGT eta FSU sindikatek bat egiten düe aurten Maulen, departamentü mailako hitzarmenen arabera. 10.30tan eman düe hitzordüa Mauleko zerbütxü günean, hitz hartzeekin lehenik, eta segürrenik manifestaldi batekin ondotik. 

