Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Senatürren hauteskundeak baziren aurten, alta ez da nihon ere aipatü, zentako?
Zer egiten düe?
Beren lanaren beharraz ari zaikü besteak beste hebenko senatür den Denise St Pée:
Xiberoko arrenküretaz:
Azken alkarrizketa osoa:
Azken astetan Agerria hanitx aipatürik izan bada 60 bat akziodünek egin leteraren ondotik, joan gira Beñat Elkegaray-rengana bere abisaren galtegiteko. Agerriako administrazio kontseilüan da bai eta herriko etxeko hirugarren taldearen zerrendabürüa. Bere ustez herots hanitx eginik da afera horren üngürüan eta polemika ttipiarazi nahi lüke. Ikerketa bat egiten ari dira jakiteko izan direnez hütsak eta nor diren ogendünak. Bena zenbakiak eta informazioneak gorderik zirela jadanik kanpainan salatzen zütüela ohitarazi deikü.
Aguerriako geroaz doakionez, deusere ez da segürtatürik, hebentik 6 hilabetetan gütienik haboro jakinen da.
Beñat Elkegaray :
Mauletarrak polarizatzen düan gai bat berriz ere aipagai, Agerriaren xedea igaran herriko etxeko taldeak abiatü baldin bazüan SEM agerria sortzez eta günea erostez. Arrenkürak sortzen dütü azken hilabetetan, ekipaz kanbiatü denetik ez beita batere ber diskurtsoa entzüten. Agerria ekonomikoki ez dela ebilten dio ekipa berriak eta kontüetan azken urteetan izan diren arrenkürak salatzen dütüe. Arramaiatza hatsarretik SEM Agerriak banku debeküa üken dü.
Düala bi aste gütün bat igorri züen Agerriako 60 bat akziodünek aüzapezari heien lotsaren partekatzeko bai eta elkibide baten proposatzeko projet honekin.
Honen izenpetzailetan Mixel Etxebest aüzapez ohia, xüxen zer idatzi düen eta zentako igorri düen gütün hau erraiten deikü :
Astelehen gaüko mauleko kontseilüan 14 deliberoetarik, 2 ez dütüe ahobatezkotasünean edo unanimitatean bozkatü !!
Bi delibero horik Xiberoko anty 5g eta linky taldearekin izkibatü dütüen mozioneak dira. 5Garen aldetik, « moratoire » edo eztabaida lüzatürik izan dadin plantan ezarri gabe galtegiten düe.
Bestalde, 3 langile hartü dütüe herriko etxean. Horien pakatzeko ekonomiak egin dütüe. Alde batetik joan den DGS-a ez düe ordaitü. Bestalde entrepresa pribatüek egiten zütüen lanak orro herriko etxeak dütü egiten orai, hala nola parkuen entreteniua edo herriko etxeko xahaketa bezalako lanak.
Louis Labadot:
Beñat Elkegarrai:
Agerriako akziodünen parte batek letera bat izkibatü düe Louis Labadot-ri. Agerria SEM-aren bilan pausatzea salhatzen düe.
Louis Labadot-k kesü arrapostü emaiten deie. Berriz ere dio : kuntüak orro blokatürik dütüela eta animaleko zorrak badütüela.
Ez dü honhartzen hartü erabakian gibel arra jitea, administrazio kuntseilüan bozkatürik izan beita bilan pausatzea.
Bere argümentüak orro:
lüzea:
llabürra:

