XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko Botingoaren urte azken biltzarra.

Xiberoko Botingoaren urteko azken jüntan, iragan neskenegünean, bortüari lotürik Laborantzako Politika Bateratüaren lagüntzak, botingoen barne arrautegiak, Iratiko etxoleen urteko bilana, kontüen egoera eta Euskal Mendia egitasmoaren geroa aipagei ziren.
Jean Pierre Mirande lehendakaria :

 Jean Pierre Mirande-k, Laborantzako Politika Bateratüaren lagüntzen züzena ükanen düela botingoek baieztatü deikü eta estadoa eta Akitania eskualdearekin kuadroa eta modalitateak finkatzen ari dira. Bestalde Euskal Herriko beste botingoekin, barne arrautegi bateratüa sortü düela jakinarazirik izan da, ondorioz lagüntzen ardiesteko errestarzünak izan dütüe. Kontüak egoera honean dira nahiz eta 400 000 euro heineko lagüntzak gebilapenarekin hunkiko dütüen.  Azkenik bilan baikorra egin da Iratiko etxolen ibilmoldearen aldetik eta  Euskal Mendia egitasmoaren geroaz gogoetak jarraikitzen dira, dagün urteetako egitasmo berriaren finkatzeko.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan