Elür eskaza sendi da Iratiko lerragünean azken urte horietan ! Halere, sasu hona izan da aurtenkoa, gaüaldiak kasik oro beterik izan beitira, partikülarzki aste ondarrez. 2.000 gaüaldi haboro izan da, aitzineko urteari konparatüz ! Lerra-kirol edo eski eta elür-sare edo erraketa alokairatzeen aldetik, prefosta, elür gütirekin sasua hein bat txarra izan da. Elür apür izate horrek ez dütü oranokoan turista jitetik epantxatzen bena geroari so egitez arrenküra badira. Hartakoz ere, algarrekilako lan bat hasirik badüe leküko edo kantüko lerragüneekin.
Josy Arrosagaray :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2034